Xabier Solano, Antton Kazabon eta Sorkunde Lekuona, hainbat ikaslerekin.
Haurtzaro Ikastolak 50 urte beteko ditu aurten. 1967ko urriaren 16an, Arantxa Madariaga eta Ines Olaziregi andereñoek lehenengo eskolak eman zituzten. Bi andereño horiek, eta hamasei familiak hasi zuten Oiartzungo ikastolaren ibilbidea. “50 urte hauetako ibilbidea guraso guztien borondate, hainbat herritarren diru ekarpen, irakasleen inplikazio eta erakundeen laguntzari esker gauzatu da”, esan Sorkunde Lekuona ikastolako zuzendariak.
Aurtengo ikasturtean ari dira mende erdia ospatzen. Hiru zatitan banatu dituzte ekitaldiak: lehena urrian izan zen; bigarrena, gabonetan eta hirugarrena udaberriaren etorrerarekin batera.
Hirugarren fasean murgilduta daude, eta ospakizunen gailurra izateko helburu duen festa dute ikusmiran: maiatzaren 6an egun osoko jaialdia egingo dute.
Bideo lehiaketa
Hurrengo larunbateko festa Oroitzapenen Jaialdia izena jarri diote. Horren arrazoia azaldu du Lekuonak: “Ikastolako lehen urteak bizitzako lehen urteak dira: lehen harremanak, barreak, haserreak, jolasak… Hantxe gordetzen dira gure lehen oroitzapenak”.
Ospakizun ekitaldi guztietan ari dira ikasle, guraso eta langile direnen —eta izan direnen— oroitzapenen kutxa irekitzen. Eta horietako batzuk bideoan jasotzen ari dira: lehiaketa egiten ari dira, launako taldetan. Ikastolako bi anekdota kontatu behar dituzte parte hartzaileek, ikastolako irakasle edo langile bat deskribatu (izenik esan gabe) eta maiatzaren 6rako deialdi bat egitea. Horietako batzuk facebookeko orrialdean ikus daitezke.
Egitaraua, oparoa
Maiatzaren 6koa ikastolaren oroitzapenen kutxan ongi gorde nahi dute. Horregatik, egun osoko egitaraua antolatu dute, goizetik arratsaldera. Honakoa izango da Oroitzapenen Jaialdiaren egitaraua:
15:45ean: Oroitzapenen Lehiaketaren zozketa (saria, lau pertsonentzako bazkaria).
16:00etan: Kepa Junkera eta Sorginak.
17:30ean: Esne Beltza+Alaitz eta Maider.
19:30ean: Huntza.
21:00etan: Gozategi.
Bertara ikastolako egungo partaideak zein bertatik pasatu direnak gonbidatu ditu Haurtzaroko zuzendariak. Bere esanetan, Oiartzunen “giro berezi” bat sumatzen da ikastolaren ospakizuna dela eta.
Abestia
Egun horretan —baita lehenago eta gero ere— Xabier Solanok eta Antton Kazabonek sortutako abestia dantzatuko dute. Musikaria eta idazlea, biak ala biak, ikastolako langile dira. Solanok, musika konposatzerakoan, “zerbait freskoa eta erraz sartzen dena” izan behar zuela argi zuen, haurrek eta gurasoek dantzatzeko.
Kazaboni pasa zion musika, eta hark jarri zion letra. Grabatzerakoan, hainbat kolaboratzaile ilustre izan ditu: Maider Zabalegi; Pirritx, Porrotx eta Mari Motots; Vendetta taldeko Peio Reparaz… Hernaniko AIEKA estudioan grabatu dute, eta Azkarateko MAMIA estudioan bermasterizatu dute.
Bideoklipa grabatzen ari dira, eta osatzeko jaialdiko irudiak erabiliko dituzte. Gainera, abestiari koreografia jarri dio Amaia Cardona irakasleak. Gaurko agerraldian ziren Nahia, Unax, Maren, Ekhi eta Joanak dantzatu dute, beheko bideoan ikus daitekeen bezala. Maiatzaren 6an ere ziur dantzatuko dutela.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.