PPren gobernuak ostegunean eramango du sektorea liberalizatzea helburu duen dekretua Espainiako Kongresura.
Pasaiako portuko zamaketariak, dekretuaren kontra Antxon egin zuten manifestazioan.
PPren gobernuak ez du lortu zamaketariekin akordiorik. Aitzitik, dekretua aurrera ateratzeko orain arte ez zuen gehiengoa lortu duela dirudi, Ciudadanos eta EAJren babesari esker, eta PDECATen abstentzioak ahalbidetuta. Gauzak honela, ostegunean eramango du PPren gobernuak dekretua kongresura, eta horri erantzutez grebara deitu dute zamaketariek. Hilaren 19tik (ostirala) ekainaren 9ra bitarte lanuzteak egingo dituzte portuetan, eta tartean izango dira baita ere Pasaiako zamaketariak.
Maiatzaren 24, 26, 29 eta 31n eta ekainaren 2, 5, 7 eta 9an egingo dituzte lanuzteak, ordu bakoitietan. 6.000 langileen lanpostuak bermatzea eta dekretua atzera botatzea eskatzen dute zamaketariek, “benetako negoziazioari ekiteko”.