Hitzaldi-proiekzio bana egingo dute ekainaren 1ean (osteguna) Txikonek, eta 2an (Ostirala) Zerainek.
Zerainek, ekainaren 2an emango du hitzaldia.
Alex Txikon eta Alberto Zerain alpinistak izango dira Errenteria-Oreretan. Hitzaldi-proiekzio bana egingo dute ekainaren 1ean (osteguna) Txikonek, eta 2an (Ostirala) Zerainek. Urdaburu Mendizale Elkarteak antolatu ditu hitzaldiak elkartearen 75. urteurrenaren harira, Niessen aretoan, 3 euroan.
Txikon aurten saiatu da neguko Everesteko lehenengo igoera oxigenorik gabe egiten. Alpinistak 2016an Nanga Parbaten egindako neguko igoera aurkeztuko du. Zerain. berriz, duela gutxi iritsi da Nepaletik Annapurnara igoera egin eta gero. Iaz Daulaghirira egindako igoera erakutsiko du Zerainek hitzaldi-erakusketan.
Bi saioak 20:00etan hasiko dira. Sarrerak salgai daude Niessen Kulturguneko bulegoan eta Urdaburu Mnedizale Elkartearen egoitzan (Juan Olazabal, 23), astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era.