Hamabost egun, 11 ekitaldi
Larunbatean hasiko da Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak urtero antolatzen duen kultur hamabostaldia.
Dena prest da. Antxon hastear da Alkartasunak urtero antolatzen duen kultur hamabostaldia. Ohi bezala, euskal dantza taldeko partaideen emanaldiekin abiatuko da hamabostaldia, asteburuan. Helduak larunbatean (hilak 27) dantzatuko dira, arratsean, eta haurrak, berriz, igandean eguerdian.
Horrez gain, bi ikastaro antolatu dituzte aurten hamabostaldiaren barruan: klake ikastaroa eta Larrain dantza. Klake ikastaroa datorren astean izango da (hilak 29tik 31ra). Amets Albisuk emango du ikastaroa, azokan, egunero, 20:00etatik aurrera. Plazak mugatuak dira eta parte hartzaile bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu. Larrain dantza ikastaroa, aldiz, ekainean izango da, 5etik 7ra, toki eta ordu berdinean.
Baina guztia ez da dantza izango. Urtero legez, bestelako ekitaldiak antolatu dituzte herriko bestelako eragileekin elkarlanean.
Hauxe egitaraua:
- Hilak 27, larunbata Alkartasuna Euskal Dantza Taldearen emanaldia 20:00tan zumardian
- Hilak 28, igandea Alkar txiki aurkezpena 12:00tan zumardian
- Hilak 29-31 Klake ikastaroa Amets Albisuren eskutik 20:00tan azokan
- Ekainak 3, larunbata Sagardo jaia 18:00tan zumardian
- Ekainak 5-7 Larrain ikastaroa 20:00tan azokan
- Ekainak 9, ostirala Tuti fruti txaranga sortu eta jo 17:00, azokan
- Ekainak 11 18:30 antzerki tailerra kultur etxean 20:00: Maita zera ere antzezlana, kultur etxean Badia Eskolako Hamaika Buelta antzerki taldearen eskutik.
