Konposta gunean 700 litroko kutxak jarri dituzte, 300ekoak ordezkatuz. 800 litro konposra ere jaso zituzten bertaratu ziren boluntarioek.
Boluntarioak, larunbatean, auzolanean.
Larunbatean auzolana egin zuten Lezon, Andreoneko konposta gunea berrantolatzeko. Dozena bat lagun bildu ziren lanera. Berrantolaketarako arrazoiak, udalak esan moduan, leku falta eta azken hilabeteetan izan diren eskaerak izan dira. Horrela, edukiera handiagoko konposta kutxak jarri zituzten: 300 litrokoak, 700 litrokoengatik ordezkatu zituzten.
Egituraketa berriari esker, familia gehiagoren hondakin organikoak jasotzeko aukera izango da, denera, 10 familiak izango dute leku kutxa bakoitzean. Baina udalak organikoa konpostatu nahi duten familiei dei egin die bat egin dezatela egitasmoarekin. Bat egitea gauzatzeko telefono dei bat egin daiteke (605 757 687, Leire) edo
posta elektronikoa idatzi.
Guneari beste itxura bat emateaz gain, azken hilabeteetan egindako konposta jaso zuten. Lezoko Udalak emandako datuen arabera, kalitatezko 800 litro konpost jaso zituzten larunbatean. Horiek, garbitu ondoren, baratze, lorontzi eta lorategietan erabiliko dituzte.