Astelehenera bitartean eman daiteke izena.
Duela bi urteko irabazleak, podiumean.
Xanju Kirol Klubak laugarrenez antolatu du ekainaren 4rako Pasai Donibane Geltoki Motor Sprint Triatloia. Bizkaia plazatik aterako dira kirolariak lehiara, 10:30ean emakumeak, 10:45ean gizonak. Izena emateko epea hilaren 29an bukatuko da (astelehena).
Internet bidez eman daiteke izena (32 euro).
Badiatik 750 metro igeri, Jaizkibel erdian dela 20 kilometro bizikletan, eta 5 kilometro Donibaneko gune historikotik korrika. Hori ibilbidea.