Portuko Adminitrazio Kontseilua bildu da gaur, auditoriaren ondorioak aztertzeko.
Guardia Zibilak paperak eraman zituen San Pedroko lanetako etxoletatik.
Portu Agintaritzako Administrazio kontseilua gaur bildu da lonjako lanen harira egin duten auditoria aztertzeko. Puertos del Estado erakundeak egin du auditoria, Pasaiako Portu Agintaritzak hala eskatuta. Portu Agintaritzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, aipatu auditoriak ondorioztatu du lanek ez dutela Pasaiako Portu Agintaritza ekonomikoki kaltetu. Auditoria berberak egiteke eta ordaintzeke dauden lanak zehazten ditu. Agintaritzaren arabera, auditoriak dio lonjako lanek, guztira, 25,2 milioi euroko aurrekontua dute, eta horietatik 3,9 milioi daudela ordaintzeke.
Edonola ere, lanen aurrekontu osoa oraindik erabakitzeke dagoela ohartarazi du Portuak, bide zibiletik ebazteke dagoen epai baten zain. Bide beretik, Fiskaltzaren salaketaren harira diligentziak zabalik jarraitzen dutela nabarmendu dute, eta gaineratu, azken auditorio honen ondorioak eskuan, helegitea altxa dutela diligentzien artxibatzea eskatzeko. Zentzu horretan, lehengo otsailean Espainiako Estatutako Kontu Epaitegiak auzia artxibatu zuela gogoratu du.
Auditoria amaituta, egiteko dauden lanak esleitzeko aukera dagoela iragarri du, azkenik, Portu Agintaritzak eta lanak 2019. urte bukaerarako edo 2020. urtearen hasierarako bukatuta egon daitezkeela aurreikusi du.