Gaur banatuko dituzte Espainiako Arte Eszenikoetako Max Sariak, eta Kukai Dantza Oskara lanarekin finalista da zazpi kategoriatan.
Kukai Dantza Konpainiaren Oskara ikuskizuna. Argazkia: Kukai.info
Gaur banatuko dituzte Espainiako Arte Eszenikoetako Max Sariak, eta Kukai Dantza
Oskara lanarekin finalista da zazpi kategoriatan. Valentziako Palau de Les Arts-en egingo dute sari banaketa gaur 22:00etan eta ekitaldia zuzenean emango du Espainiako telebistak 2. katean. 311 ikuskizunetik, 112 ikuskizun aukeratu dituzte Max Sarietarako eta 41 heldu dira azken faseraino. Guztira 69 finalista daude. Izendapenen berri izan zutenean “hunkituta” azaldu zen
Jon Maya Kukai Dantzaren zuzendari eta dantzaria, albisteak ezustean harrapatu zituelako.
Dantza ikuskizunik onena, arte eszenikoen ekoizpen pribatu onena, espazio eszeniko diseinurik onena (Marcos Morau), jantzien diseinu onena (Iraia Oiartzabal), argiztapen diseinu onena (David Bernues), gizon dantzaririk onena (Martxel Rodriguez) eta dantzari-zerrenda onenaren (Jon Maya, Eneko Gil, Martxel Rodriguez, Ibon Huarte, Urko Mitxelena eta Alain Maya) kategorietan da finalista Kukai Dantza.
2015ean
Gelajauziak ikuskizunarekin bi sari jaso zituen [bost izendapen jaso zituen orduan Kukai Dantzak] eta 2009an ikuskizun errebelazio saria jaso zuen taldeak Sarrionandiaren ipuinetan oinarritutako
Hnuy illa lanarekin.