Teknologia berrien erabilera izango da saioaren ardatza.
Oiartzungo Udaleko Gizarte-Ongizate Sailak eta hezkuntzako eragileek osatzen duten Adingabekoen Mahaiak hitzaldia antolatu du hilaren 14rako (datorren asteazkena). Adin txikikoak eta teknologia berrien erabilera izango dute hizpide.
Bi aditu gonbidatu dituzte horretarako. EHUko Ibaetako Hezkuntza fakultateko Didaktika eta eskola antolaketa saileko Arkaitz Lareki eta Agintzari elkarteko Javi Bravo hezitzailea ariko dira Manuel Lekuonan egingo den saioan.
Gurasoei zuzendutako hitzaldia izango da, eta euren seme-alabek teknologia berriak modu egokian erabiltzeko aholkuak emango dituzte.
Saio horretan bertan, herriko hiru ikastetxeetan egindako inkesta baten berri emango dute. LH5eko, DBH2ko eta DBH4ko ikasleek eta euren gurasoek teknologia berrien erabileran eta horien arriskuen pertzepzioari buruz galdetu diete inkesta horretan.