Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Oiartzun ibaian kolektore berria eraikiko dute

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako Departamenduak eta Añarbeko Urak erakundeak hitzarmena sinatu dute gaur goizean Oiartzun ibaiaren saneamendua hobetzeko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/06/12
Jose Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatua eta Maije Zelaia Añarbeko Uren Mankomunitateko presidentea gaurko aurkezpenean.

Jose Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatua eta Maije Zelaia Añarbeko Uren Mankomunitateko presidentea gaurko aurkezpenean.

Kolektore berria eta saneamendu instalazioak eraikiko dituzte Oiartzun ibaian. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako Departamenduak eta Añarbeko Urak erakundeak hitzarmena sinatu dute gaur goizean Oiartzun ibaiaren saneamendua hobetzeko, eta gaur bertan eman dute egingo dituzten lanen gaineko xehetasunak. Kolektore berriak 438 metro luze izango da, 1,2 metroko diametroa izango du, eta aldundiak eta Añaberko Urak-ek erdibana finantzatuko dute 2,9 miloi euroko aurrekontua izango duten lanak. Kolektore berriak, solidoen erretentziorako instalazioa izango du, Enrique Noain Añarbeko Uraken Zuzendari Nagusiak azaldu duenez, “Añarbek jartzen duen halako mekanismoa izango duen bigarren estazioa izango da Errenteriakoa”. Sistema horri esker, ibaira hondakin solidoak isurtzea saihestuko da, Europak araudian egin duela aldaketari erantzuteko. Oiartzun ibaiaren ezkerraldetik igarotzen den saneamendu kolektore nagusiaren zati handi bat berrituko dela lanei esker azaldu du Añarbeko Urak erakundearen presidente Marije Zelaiak: “Errenteriako, Oiartzungo, eta Lezoko zati bateko hondakin urak Pasaiako Badian dagoen intertzeptoreraino eramango ditu, handik Loiolako araztegira, eta azkenik, itsasora”. Kolektore berriak, egun erabiltzen den kolektorea ordezkatuko du, alegia  Iztietako ponpatze estazioaren eta  Errenteriakoaren (Oiartzun ibaiaren bokalean dagoena) tartean dagoena. Kolektore berriaren eraikuntzak “hobekuntza nabarmenak” suposatuko dituela bai ingurumenean baita urean ere gaineratu du Zelaiak: “Funtzionamendu hidraulikoa hobetuko du, bai Errenteriako udal saneamendu sarearena gaur egun arazo batzuk dituena butxadurak direla eta; eta euri asko egiten duenean, ibaira egiten diren isuriak gutxitu egingo dira eta inongo hondakin solidorik ez da isuriko Oiartzun ibaira”. Kolektore berriarekin, gainera, Iztietako ponpatze estazioa desagertuko da, eta horrek energia elektrikoaren kontsumoa gutxitzea ekarriko duela erantsi du. Irailean hasiko dituzte lanak Lizitazio fasean daude jada lanak, eta hasiera irailerako aurreikusi du Noainek. Iraupena berriz, urtebetekoa izango dute lanek, eta lurrean zangarik egin gabe egingo dute obra: “Putzu bertikal bat irekiko da soilik Amasatarren kalearen bukaeran, lehen hiltegia zenaren aurrean. Putzu honetan bi zulaketa egingo dira egun diren bi ponpatze estazioetarantz. Sistema honi esker eragozpen ugari ekiditen dizkiegu herritarrei: zarata, poluzioa, trafiko desbideraketak…”. Kolektore berriaren eraikuntzak zenbait aldaketa eragingo dituela udal saneamendu sarean  esan du azkenik Noainek, “proiektuak aurreikusten du Amasa kaleko udal saneamendu kolektorearen konexioa, buxadura arazo ugari dituena malda ez izateagatik. Horretarako, 25 metro luze 400 milimetroko diametroa izango dituen kolektorea egingo da, oraingoa bai, zangak irekiaz”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.