Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

TAO eta garabi zerbitzuak publikoak izango dira

Zerbitzuak arlo publikora itzultzea lehentasuna dela Errenteriako Udaleko Gobernu Taldearentzat, esan dute Jon Txasko (EH Bildu) Ogasun zinegotziak eta Jose Cruz Legorburu (Errenteria Irabaziz) Ingurumen zinegotziak,

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/06/15
Txasko eta Legorburu gaurko agerraldian.

Txasko eta Legorburu gaurko agerraldian.

Zerbitzuak arlo publikora itzultzea lehentasuna dela Errenteriako Udaleko Gobernu Taldearentzat, esan dute Jon Txasko (EH Bildu) Ogasun zinegotziak eta Jose Cruz Legorburu (Errenteria Irabaziz) Ingurumen zinegotziak, “konpromiso hori hartu zuen udalak ahal den kasutan hala egiteko”. Gaur jakinarazi dute Txaskok eta Legorburuk azpikontratatutako (enpresa pribatuek eskaintzen dute zerbitzua)  TAO eta garabi zerbitzuak publiko bihurtzea erabaki duela udalak. Kalitatezko zerbitzu publikoaren aldeko apustua egina duela udalak esan du Txaskok, “eta bi zerbitzu horiek kudeaketa zuzenera itzultzeko prozesua abian jarri du”. Zalantzarik ez du udalak. Neurriak baliabideak hobeto kudeatzeko aukera ekarriko du. Abiatutako prozesua, gainera, Lan Eskaintza Publikoaren enplegua kontsolidatuta amaituko da. 11 lanpostu eskainiko ditu bi zerbitzuetarako. Publifikazioa, gobernu taldeak bere egin dituen bi printzipiotatik sortu dela azaldu du Txaskok: “Zerbitzu publiko eraginkor eta efizientearen aldeko apustua da bata; bestea, kalitatezko enplegu duinaren aldeko apustua”. Erabakia hartu aurretik, “sakon” aztertu dituzte TAO eta garabi zerbitzuak, “eta ondorioztatu dugu udala has daitekeela zerbitzu horiek zuzenean ematen. Azpikontratazioa gutxitu eta kalitatezko enplegu zuzena ugarituko dugu”. Zerbitzuak publiko bihurtuta, postu berriak betetzeko lan eskaintza egingo du udalak, eta horien bidez bi zerbitzuei erantzutearekin batera Udaltzaingoaren hainbat postu ere kontsolidatuko direla gaineratu du Ogasun zinegotziak, “prozesu honek udalerrian agenteen presentzia handiagoa ahalbidetuko du, auzo batzarretan herritarrek eskatzen duten moduan, Udaltzaingoa herritarrengandik gertuago egon dadin auzo zainen bidez”. Prestazioetan hobekuntzak egingo ditu gainera udalak, eta horretarako, parkimetro berriak jarri, garabi berria erosi, eta software berri bat ere eskuratuko du: “Beharrezkoak dira horiek guztiak, udalak zerbitzuan hobekuntzak egin ditzan. Besteak beste, aparkaleku libreak kudeatu, tarifak merkatzea, edo 15 minutuz doan aparkatu ahal izatea ahalbidetuko dute aparatu berriek, gaur egungo gailuekin ezinezkoa baita”. Egun, TAO zein garabi zerbitzua eskaintzen duten enpresen langileei erantzuna emango die, bestalde, udalak. Lan harremana udalarekin ez, zerbitzua ematen duten enpresekin dutela esan du Txaskok, “betebehar legalik ez dugu langileekin, baina betebehar morala, ordea, bai”. Horren harira,  publifikazio prozesuak eragiten badie, Oarsoaldeko hainbat enpresekin enplegu plana jarriko duela udalak abian gaineratu du: “Oarsoaldea Garapen Agentziak gauzatuko luke, eta egun TAO eta garabi zerbitzua eskaintzen duten enpresetako langileentzako prozesu pertsonalizatu bat litzateke. Enpresei laguntzak emango litzaizkieke pertsona horiek kontratatzeko”. Plan horrek, 200.000 euroko aurrekontua izango luke. Errealitatea aldatu Legorburuk TAO eta garabi zerbitzuak ezinbesteko tresnak direla esan du, “beharrezkoak dira lurzoru publikoa kudeatu eta espazioaren saturazioa saihesteko, eta ibilgailuen txandaketa laguntzeko, biztanleko ibilgailu kopurua etengabe handitzen ari den garai honetan”. Datuetara jo du Legorburuk. 2007. urtean 9.022 salaketa jarri zituzten TAO eremuan ordenantza ez betetzeagatik; iaz, 3.451 jarri zituzten. Horrenbestez, %62an gutxitu dira isunak. Garabi zerbitzuari dagokionean, epe berean, urtean 2.795 ibilgailu eramatetik, 1.101era pasa dira, %61 gutxitu da beraz kopurua. Baliabideen kudeaketa egokiaren ikuspegitik ere, zerbitzua guztiz aldatu behar dela erakusten dutela datu horiek ondorioztatu dute, “defizitarioa baita”. Garabi zerbitzuak, urtean, 380.000 euroko gastua suposatzen dio udalari, “sarrerak berriz 65.000 eurokoak dira. Horrek, egunean 1.000 eurotik gorako gastua suposatzen dio udalari, bataz beste egunean hiru ibilgailu erretiratzeagatik”. Azpikontratatutako enpresekin kontratua irailean amaituko da garabi zerbitzuaren kasuan, eta abenduan TAO zerbitzuaren kasuan. Lizitazio berria, astelehenean bertan abiatuko du udalak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.