Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kioskoa herriarentzat nahi dute

Goiko plazan dagoen kioskoa eraisteko agindu duela alkateak salatu dute hura auzolanean konpontzen ari diren hainbat gaztek.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2017/06/21
Kioskoa auzolanean berritzen ari dira hainbat gazte. Jakin dutenez, udalak eraisteko agindua eman du.

Kioskoa auzolanean berritzen ari dira hainbat gazte. Jakin dutenez, udalak eraisteko agindua eman du.

Urteak daramatza Goiko Plazan. Garai batean litxarreriak saltzen zituzten bertan, eta urte luzez aritu da horretan. Azken urteetan, berriz, itxita izan da Lezoko Goiko plazako kioskoa. Duela bi urte kioskoaren giltza lortu zuten Lezoko hainbat gaztek eta herriak erabiltzeko izan behar zuela erabaki zuten. Pixkanaka hasi ziren konpontzen barrutik, “txikituta zegoelako”, eta Etxandi Oroitaldian zabaldu zuten lehenengoz: “Helburua bertan bildutako jendeari zerbitzu bat ematea zen, pipak eta halakoak erosteko aukera eskaintzea”. Bildutako dirua kioskoa konpontzen jarraitzeko baliatu dute, “zerotik hasi ginelako”, azaldu dute. Teilatua konpontzen hasi dira orain, “usteltzen hasia zen eta bildutako diru apurrarekin konpontzea erabaki genuen”. Atzo bertan, ordea, berria heldu zitzaien. Alkateak kioskoa botatzeko agindua emana du. Udala ez dela gazteekin ezertarako bildu, eta ez diela inongo jakinarazpenik egin esan dute, “modu ez ofizialean jakin dugu kioskoa botatzeko asmoa duela udalak”. Kexu azaldu dira gazteak, “ikusi dutenean gazteak mugitzen hasi garela honekin zerbait egiteko, kioskoa berritzeko, zerbait serioagoa egiten, alkateak ahalik eta azkarren eraisteko agindua eman du”. Atzo arratsaldean batzarra egin zuten hamabost gazteek, eta baita erabakiak hartu ere, berreskuratzen ari diren kioskoa babesteko. Goizeko zortzietan Goiko plazan bildu dira, eta Kioskoa herriarentzat Gezurrik ez! goiburua zuen pankarta egin eta zintzilikatu dute, udaletxe ondoan. Beldur ziren gaur bertan azalduko ote ziren eraikina eraistera. Alkatearekin hitzordua eskatuko dute orain, “informazioa eskatzeko, jakiteko zergatik erabaki duten botatzea kioskoa, eta ahal badugu negoziatzeko. Guk ez dakigu ezer, ez zergatik bota nahi duten ez beste ezer. Esan diete gaizki dagoela, baina gu prest gaude auzolanean konpontzeko, horretan ari ginen jada”. Eguerdian zein arratsaldean plazara udaltzainak hurbildu direla jakinarazi dute, gainera, gazteek: “Kioskoan ezin dela inor egon eta itxita egon behar duela esan digute. Zergatia galdetu diegunean, ezin digutela ezer gehiago esan erantzun digute, udalaren agindua dela”. Halere, plazan jarraitzen dute gazteek, eta batzarra deitu dute 20:30erako Goiko plazan, “gaiaz hitz egin eta erabakiak hartzeko”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.