Iraultza Dantza taldeak dantzan eta kantuan egingo dio harrera, Urdiaingo Kantaiarekin, zehazki, udari.
Iraultza Dantza Taldeak Urdiaingo Kantaia dantzatu eta abestuko dute ostiralean.
Gaur hasi da uda. Halere, ostiralean, hilaren 23an ospatuko dute udako solstizioa, eta udari ongi etorria eman. Iraultza Dantza taldeak dantzan eta kantuan egingo dio harrera, Urdiaingo Kantaiarekin, zehazki. Urtero egiten zuten Kantaia San Joan bezperan Urdiango emakumeek, urte osorako uzta oparoak ziurtatu eta eguraldia ona izan zedin. Urdiaingo emakumeen moduan egingo diote harrera udari Iraultzakoek, haien jantzi bereziak soinean, bigarren gona burura lotuta, eta soilik aurpegia bistan utzita eskutik helduta borobila osatuko dute 29 bertso dituen San Joan gaueko kantua abesteko eskuekin erritmoa jarraituta.
Kantuaren letran San Joan gaua, natura eta erlijioari egiten diote aipamen. Jose Mari Satustregi etnografoak berreskuratu zuen ohitura eta Iraultza Dantza taldeari irakatsi. 1995. urtetik aurrera, urtero errepikatu dute Kantaia Iraultzakoek Herriko plazan. Ostiralean egingo dute berriz, 22:00etan hasita.
Uzta eta eguraldi ona ziurtatzen saiatuko dira Iraultzakoak ere, Urdiango emakumeen antzera
Orain arte belar, hemendik aurrera gari konjurua botata.