Murixka Dantza Taldeak erabaki du orain arte gizonek soilik dantzatzen zuten dantza, emakumeek ere egin dezatela. 20:00etan da San Joan sua.
Gurutze Santuaren plazan elkartuko dira dantzariak eta herritarrak gaur.
San Joan Egunaren bezperako suan bilduko dira gaur lezoarrak. 20:00etarako antolatu du Murixka Dantza Taldeak udari ongietorria emateko, eta urteko egunik luzeena iragartzeko ekitaldia. Berritasunak daude aurten, baina: lehenengoz, emakumeek
Alpargata dantza dantzatuko dute. Baina ez hori bakarrik. Desafioa emakume batek ere egingo du. Gaur arte, gizonek bakarrik dantzatzen zuten
Alpargata.
Hortaz, berezia izango da gaurko Murixkak antolatu duena. Berdintasunaren bidean beste urrats bat, dantza taldetik bertatik atera dena.
Suaren inguru dantza saioaren aurretik, Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako bandak herritik zehar kalejira egingo du. 19:00etan abiatuko dira musikariak musika eskolatik.