[Albiste honetan hiru argazki galeria daude: haurren danborradarena, Itsas Mendiren 50. urteurrenaren erakusketarena, eta Aiton-Amunen aterpeko kideen eskulanena]
Danbor jotzaile gazteak, Meipitik ateratzen.
Ohitura da Donibaneko sanjoanetan, barrutiko jai txikietan San Joan Eguneko protagonista izatea. Gaur hala izan da. Eguerdian danborrada egin dute hamarnaka sanjuandar txiki, arrantzalez jantzita, den-denak serio arraio zuzendariaren jarraibideak entzunez. Danborrada hasieran, bandera eraman dute horren arduradunek. Arrosa zen, eta Aupa San Juan jartzen zuen. To! Atzo hasi ziren festak, ondo aski gainera.
Meipitik plazaraino joan da danbor jotzaileen segizioa. Hasieran zabal, Donibane kalean sartu denean estu. Guraso edo senitartekoen teknologia erakustaldia egon da, askok, sakelakoekin lehen albumetarako gordetzen zirenak atera dituztelako euren galeriatan sailkatzeko. Behin plazan, txukun-txukun jarri dira partaide guztiak udaletxe zaharrari begira, oraindik ere jo eta jo. Polita izan da goiza Donibanen.
Arratsaldean, Sagardo Jaia, estropada, eta San Juan-Koxtaperen arraunlarien aurkezpena. Segi dezala jaiak. Eta bihar, Itsas Mendiri aitortza 50 urte bete dituelako [behean, 50. urteurrenaren harira kofradian jarri duten erakusketaren galeria]. Hemen egitarau zehatza.
Ondokoak, danborradaren bideoa eta argazki galeria:
Itsas Mendi elkartearentzat San Joan jai bereziak izaten ari dira. Jaietan haien aitortza egiten ari dira. Horren harira, kofradian, elkartearen historiaren hainbat pasartetako ehunka argazki jarri dituzte. Hemen horien lagin bat:
Gainera, Aitorn-Amunen aterpeko lagunek, ikasturtean zehar egindako eskulanen erakusketa dute jarrita euren egoitzan. Hauek irudiak:
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.