Madalenetako kontzertuak aurkeztu dituzte. Musika estilo ugari jaietako lau egunetarako.
Willis Drumond musika talde Baionarrak joko du madalenetan, besteak beste
Ostiral honetan (hilak 30) aurkeztuko dute aurtengo madalenetako egitaraua. Hala ere, publikoa da kontzertuak iragartzen dituen kartela.
Uztailaren 21etik 25era musika desberdinaz gozatu ahal izango da Errenteria-Oreretan. Folka, runba, rocka, hip hopa, flamenko, reggea, euskal estiloa eta disko estiloak entzun ahal izango dira. Bota begiradatxo bat:
Uztailak 20: 20:00etan, Zumardian, Txistularien Kontzertu Nagusia Alex Sarduirekin.
Uztailak 21: Ken Zazpi (01:00 – Zumardia) eta
La Basu (03:00 – Txosnagunea)
Uztailak 22: Marinah – Ojos de Brujo (01:00 – Zumardia)
Uztailak 23: Willis Drumond (00:00 – Txosnagunea) eta
Roba Estesa (00:00 – Euskalgunea)
Uztailak 24: Mojinos Escocidos (23:00 – Xabier Olaskoaga plaza) eta
Oihan Vega (00:30 – Zumardia)
Uztailak 25: Ruper Ordorika (19:00 – Xabier Olasgoaga plaza)