Jaiak parekideagoak izateko prozesua abiatu da Oarsoaldeko udalerrietan. Herritarrekin elkartzea da helburua.
Oarsoaldeko udalerrietan jaiak parekideagoak eta barneratzaileagoak izateko prozesua abiatu dute udalek. Herri guztietako jaiak orain hasiko direnez, diagnostikoaren fase berri bat zabalduko dute, herritarren parte hartzea eskatuko dutena.
Jaiak genero ikuspegitik landu, indargune eta ahuleziak detektatu eta parekide eta barneratzaileagoak izan daitezen plangintza bat abiatzea da asmoa. Horretarako, jaiak lehen pertsonatik bizi eta sentitzen dituen jendearen iritziak jaso nahi dituzte. mota desberdinetako eragileak eta herritarrekin elkartu nahi dute eta hitzorduetara bertaratzeko deia egiten dute hemendik.
Helburua udalerri bakoitzean bee jaien inguruan mintzatzea da, talde gogoetak bultzatuz. Errenterian uztailaren 5ean izango da lehena. 18:00etan merkatuzarren.
Informazio gehiago
hemen.