Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaiako udaltzainak kalera atera dira

Ez dute onartzen Udaltzaingorako LEP deialdia eta elkarretaratzea egin dute gaur udaletxe aurrean.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/07/10
udaltzainak

Udaltzainen elkarretaratzea, gaur goizean, Donibanen, udaletxe aurrean.

Pasaiako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak prestatu duen LEP deialdi bateratuan parte hartzeko asmoa du, udalean ordezkaritza duten sindikatuek salatu dutenez. Erabakia ez da langileen batzordearen gustukoa izan, eta elkarretaratzera deitu dute. ELA, LAB eta CCOO sindikatuek salatu dutenez, hiru lanpostu huts betetzeko deialdia egin asmo du udalak Arkauterekin batera. Erabakia deitoratu dute aipatu sindikatuek, eta gogorarazi dute, Lanpostuen Eskaintza Publikoak egiteko eskumena udalarena dela, eta Udalhitzek jasotzen duenaren arabera, udalak alde sozialarekin negoziatu behar dituela aipatu eskaintzak. Horrez gain, Pasaiako Udaleko Pertsonal Batzordean lanpostu hutsak betetzeko orduan lehentasuna bertako LEPei ematea adostu zutela  nabarmendu dute, baita udalak berak kudeatuko lituzkeen lan poltsei ere. “LEP prozesuak beste erakunde bati enkargatzeak zuzen zuzenean jotzen du polizia ereduan ere pasaitarrekiko hurbiltasuna lortzearen aurka, eta hurbiltasuna da langileen batzorde honek defendatzen duena”, adierazi dute. Zentzu horretan, “udaltzaingoa herritarra” defendatzea izan da gaurko elkarretaratzearen asmoa. Honenbestez LEP prozesu bateratua etetea eskatu diote sindikatuek udalari, eta lanpostu zerrendako hutsune guztiak eskain ditzala. Horrez gain, lanpostu horietarako hautaketa prozesua alde sozialarekin negoziatua izan dadin eskatu diote, eta polizia ereduan ere hurbiltasunaren alde egin dezan.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.