Gurpilak puztuta
Bizikletentzako erabilera publikoko puzgailua jarri du udalak Fanderian.
Bizikleta gurpilen puzgailua Fanderian jarri du udalak.
Errenteriako Udalak erabilera publikorako bizikleta gurpilen puzgailua jarri du Fanderiako bidegorrian., Matxaingo biribilgunearen ondoan. Bizikletaz ibiltzen den edonork izango du horri esker, gurpilak dagokion presioan eramateko aukera. Puzgailuak, gurpilak modu erosoan puzteko aukera eskaintzen dio erabiltzaileari, bizikleta geldirik eta zutik mantendu dadin ekipatua baitago. Pita bikoitza du gainera, balbula lodi nahiz mehearekin erabili ahal izateko, eta presio adierazlea ere badu.
Bizikleta erabili, zaindu eta mantentzeko gidaliburuak, aholkuak eta jarraibideak ematen dituen web orri batera sarbidea ematen duen QR kodea era badu ekipamendu berriak. Bizikleta doitzetik harago, puzgailua bizikleta bidezko mugikortasunean berrikuntza dela esan du udalak, “eta bizikleta erabiltzearen aldeko kontzientziazio lan handia egingo du”.