Txosnagunetik azaldu dutenez, "herriko gazte talde oso batek" bola erraldoia lapurtu, Herriko plazara eraman eta azkenik ibaira bota zuen.
Entzierro alternatiboaren bola erraldoia lapurtu eta Oiartzun ibaira bota zuten atzo.
Atzo goizean egin behar zuten Txosnaguneak antolatuta bola erraldoiaren entzierroa hirugarren urtez. Ekintzarekin, “animaliadun festei” alternatiba eman nahi diete antolatzaileek. Atzo baina, ezin izan zuten egin, Txosnagunetik azaldu dutenez, “herriko gazte talde oso batek” bola erraldoia lapurtu, Herriko plazara eraman eta azkenik ibaira bota zuen.
Gogor salatu dute erasoa Txosnagunetik, “bertan biltzen garen talde guztien esfortzuaren ondorio diren jai alternatiboak zapuztu dituztelako ekintzarekin”. Halako gertaerak berriro ez errepikatzea, eta erasoa egindakoek ardura beregain hartzea espero dutela erantsi dute Txosnagunetik.