Aldaketarekin 51.420 KMh energia aurreztuko duela, urtero 2410 kg CO2 murriztuko dela gas isurketa, eta urtero 7.700 euro aurreztuko dituela dio udalak.
Beraungo frontoian argiteria berria jarri du udalak.
Argiteria berritu du Errenteriako Udalak Beraungo frontoian. Helburua, iluminazioa hobetzea, eta energia kontsumoa murriztea izan dira, eta horretarako led proiektoreak jarri ditu. Berrikuntzarekin, instalazioaren potentzia 23,52 KW-tik 4,92ra pasa da, eta proiektoreen potentzia erregulatzeko sistema jarri dute, gainera, unean dagoen argi naturalaren arabera funtzionatzen duena.
Irulezo SL enpresa arduratu da horniduraz eta 28.932 euroko inbertsioa egin du udalak berrikuntzarako: “Aldaketarekin 51.420 KMh energia aurreztuko dela aurreikusi dugu, urtero 2410 kg CO2 murriztuko dela gas isurketa, eta urtero 7.700 euro aurreztuko dituela udalak. Lau urte baino gutxiago beharko dira, beraz, lan horiek amortizatzeko. Aurrerapauso handia da, gainera, Errenteriako Energia Iraunkorreko Ekintza Plana gauzatzeko bidean”.