Gaurko Kontxako sailkapen estropadan San Juan, San Pedro, Hibaika eta Hondarribiko taldeen zale ugari elkartu dira, euren taldeei sostengua emateko.
Kuarillategi egitasmoak izen ematea eta saioak hasiko ditu hilabeteren bueltan.
Teilatua eta etxe aurrea eraitsiko dituzte lehenik, eta hori dela eta lanak egingo dituzten ordutegian kalea itxita egongo da oinezkoentzat eraikinaren aurrean.
Urriaren 21ean egingo dute bazkaria Egiluze sagardotegian, eta dagoeneko, 48 lagunek eman dute izena.
Proiektuan parte hartu nahi dutenek, irailaren 1era arte dute izena emateko aukera (12:00etan itxiko dute epea) beraien klubaren bidez.
Bilketa eredu berriarekin, edukiontzi marroia eta grisa zabaldu ahal izateko txartelak beharko dituzte herritarrek, eta astelehenetik aurrera postaz bidaliko dizkie udalak.
Kontxan Oarso Bidasoko lau traineru izango dira. Datozen bi igandetan, bi banderak irabazteko hautagai sendoak bertako taldeak.
Lehiaketa irekia deitu du txanda irekian udalak, langile plantilan hutsik dauden Udaltzaingoko zazpi agente plaza betetzeko.
Gaxuxa emakume taldeak antolaturiko jardueretan izen emateko aukera dago irailaren 4 eta 5ean.
Alkar Txiki haurren dantza taldean parte hartu nahi duenak hurrengo astean izango du izena emateko aukera.
Euskara ikasten hasi, eta hizkuntzara hurbiltzeko helburua dute etorri berrientzako AISA eskolek. Matrikulatzeko epea ostiraletik dago zabalik.
Igandean (irailaren 3an) hasiko da Enrique Abril Errebote Txapelketa.
Larunbatean hasita, hiru larunbatez kontzertuak antolatu dituzte herriko beste hainbeste auzotan Atlantikaldia girotzen hasteko.