Irailaren 15ean irekiko dituzte ateak Trintxerpe eta Donibaneko Gaztelekuek.
Trintxerpe-San Pedroko Gaztelekuan
Irailaren 15ean irekiko dituzte ateak Trintxerpe-San Pedroko eta Donibaneko Gaztelekuek eta ostiral eta larunbatero egongo dira irekita hurrengo uztailera arte. Antxon irekiko duten Gazteleku berriaren obrak, berriz, laster hasiko dituzte.
“Gazteen behar nagusiei erantzuten dien topalekuak”. Hala definitzen ditu Udalak Gaztelekuak. Gazte desberdinak elkartzeko tokiaz gain, internet erabili ahal izateko, komikiak, liburuak, aldizkariak irakurtzeko, Play Stationean, mahi-futbolean eta mahai jokoetan jokatzeko, musika entzuteko eta filmak ikusteko aukera ematen dutela gaineratu dute. Urtean zehar, bestelako ekintzak ere gauzatuko dituztela aurreratu dute; irteerak, kirol probak, txangoak… Guzti hau egiteko barruti bakoitzeko bi begiralerekin kontatuko dute.
Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen duen zerbitzu hau ostiral eta larunbatetan gauzatuko da, 17:00etatik 21:00etara bitarte. Hala ere, ordutegia gazteen beharren arabera moldatu daitekeela esan dute. Trintxerpeko Gaztelekua Gran Sol kalean dago eta Donibanekoa J.J Otaegi plazan. Informazio gehiagorako 943 248 198 (Trintxerpe) eta 943 527 290 (Donibane) telefonoak eman dituzte.