Saguzarrak hurbiletik ezagutzeko aukera izango da larunbatean Aiako Harria Natura Parkean.
Saguzarren gainekoak ezagutuko dituzte irteeran parte hartzen dutenek.
Saguzarrak hurbiletik ezagutzeko aukera izango da larunbatean Aiako Harria Natura Parkean. Txangoa egingo dute horretarako, Kiko Alvarezen eskutik, eta Listorretako etxolatik 20:30ean irtenda, hori baita ugaztun hegalariak ezagutzeko momenturik egokiena, saguzarrek orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, saguzar mota ezberdinak eta beste ikasiko dituzte irteeran parte hartzeko izena ematen dutenek. Gainera, gerturatzen denak, aplikazio bati esker, saguzarrak entzuteko aukera izango du. Ordu eta erdi iraungo du txangoak, eta 5 eta 12 urte arteko haurrek 3 euro ordaindu beharko dute, eta helduek 5 euro. Lau kideko familiek berriz, 15euro.
Listorretako informazio puntuan bilduko dira txangoan parte hartuko dutenak, eta plazak mugatuak direnez,
erreserba egitea beharrezkoa izango da.