Lartzabalen komun publikoa jartzeko lanak hasi ditu gaur udalak.
Gaur hasiko dituzte lanak komuna jartzen hasteko.
Gaur hasiko ditu lanak Errenteriako Udalak Lartzabal auzoan, bidegorrian, komun publikoa jartzeko. Bidegorriaren komun publikoen sarea osatuko du horrela, komun berriarekin, bidegorrian dabiltzan herritarrei zein bizilagunei zerbitzua emateko.
Bost astean bukatuko dituzte lanak, jarriko dute komuna, aurrefabrikatutakoa delako. Ekipamendu berrirako, 60.379 euroko inbertsioa egingo du udalak, eta jakinarazi duenez, hainbat aukera aztertu ondoren erabaki du kokapena, “erabiltzaileentzako irisgarritasuna, ibaiaren erreserba gunea, edo beste komunekiko distantzia aztertu dira gunea zehazteko garaian”.