San Juan baleontziaren pieza berri bat babestu du Bakalaos ALkorta enpresa gipuzkoarrak, itsas kulturarekin konpromisoan.
Xabier Agote Albaolako presidentea eta Bacalaos Alkortako ordezkariak babesletza agiria jasotzen
San Juan Baleontziaren
trinketearen kabiak badu babeslea; Bacalaos Alkorta enpresa. Albaola Itsas Kultur Faktoriak proiektu kolektibo, ireki eta parte hartzaile gisa definitzen du San Juan Baleontzia eta erakunde publikoen laguntzaz gain, pribatuen beharra ere ezinbestekoa dela adierazi dute. Esker onez hartu dute enpresaren iniziatiba.
Laguntza ekonomikoa eta babesa emateaz gain itsas kulturarekiko lotura azpimarratu nahi izan dute Albaolako kideek. Euskaldunak XVI.mendean baleetara joateaz gain, bakailaoetara ere joaten zirelako Ipar Atlantikora, San Juan Baleontziaren moduko itsasontzietan. Kasu honetan, Bacalaos Alkorta enpresa bakailao gazitua, ez gazitua eta izoztuaren elaborazio eta banaketaren aitzindaria da. Albaolaren proiektuarekin bat egiteagatik eskertu eta konpromisoa goraipatu nahi izan dute bertako kideek.
Babestu duten pieza trinketearen kabikoa da. “Masta nagusien buruetan jartzen diren plataforma borobilak dira, masteleroen oinarria sostengatzen dutenak. Masteleroa eusten duten abenkak finkatzen dira bertan. Horrez gain, begiraleen kokalekuak dira eta goiko belen maniobretan laguntzeko leku egokiak ere badira. Gatazka armatuetan arkabuzari onenen guda-kokaleku ere baziren”, azaldu dute Albaolako kideek.