Gaur herriko lau danborradak izango dira protagonistak. Guztira 500 lagunetik gora irtengo dira Ixkulin, Alerru, Altzate eta Tiñeluko danborradetan eta 23:45 Lezoko Herria ereserkia joko dute elkarrekin, lehenengoz Gurutze Santuaren plazan.
Zabarre eta Oroitzene ibilbidea hasita Gurutze Santuaren plazan jendartean.
Hasi dira santakrutzak. 19:00etan piztu dute suziria Ane Juanarena, Mikel Esnaola, Ibone Alvarez, Ugaitz Ribera, Olatz Azkue eta Iker Belintxon dantzariek, eta jaiak eztanda egin du. Pregoia, berriz, Endika Osa eta Paula Mitxelena alkate txikiek irakurri dute. Ongi pasatzeko agindu diete lezoarrei, eta bost egun dituzte azken horiek aurretik agindu hori betetzeko. Plaza lepo, eta festa gogoz bildutakoak.
Murixkako dantzariak fin aritu dira urtero bezala, txupinak eztanda egin eta dantzan. Ondoren musikariak lagunduta irten dira Zabarre eta Oroitzene erraldoiak buruhandiek lagunduta. Azken horiek ederki dantzatu dituzte maskuriak eta astindu bazterrak. Dena da festa Lezon. Gaur herriko lau danborradak izango dira protagonistak. Guztira 500 lagunetik gora irtengo dira Ixkulin, Alerru, Altzate eta Tiñeluko danborradetan eta 23:45 Lezoko Herria ereserkia joko dute elkarrekin, lehenengoz Gurutze Santuaren plazan. Bihar, jaien egun handian, Arrantzale eta Tartekoek hartuko dituzte kaleak, kuadrillak izango dira nagusi, eta mahaiaren bueltan bilduko dira herria girotzeko.
SANTAKRUTZAK 2017 [Jai egitaraua]
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
1 /
48
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.