Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Alderdi guztiek babestu dute gaikako bilketa sistema berria

Hilaren 25ean, astelehena, komunikazio kanpaina berri bat hasiko du udalak, gaikako bilketa egiteko ezarriko den sistema berria ezagutarazteko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/09/15
Rodriguez, Legorburu, Lemos eta Franco gaurko agerraldian.

Rodriguez, Legorburu, Lemos eta Franco gaurko agerraldian.

Kontsentsua lortu dute. Hondakinen bilketak tentsioak eta gatazkak sortzen baditu ere, Errenteria-Oreretan lortu dute udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiek akordiora heltzea. Horrela aurkeztu dute epe laburrean udalak abiatuko duen gaikako bilketa sistema berria, alderdi guztien kontsentsuarekin. Errenteria Irabazizeko kide, eta Ingurumen Zinegotzi Jose Cruz Legorburuk aurkeztu du kontsentsua, EH Bilduko Bernar Lemos, PSE-EEko Jose Angel Sanchez eta EAJko Manu Francorekin batera. Gaikako bilketa sistema berria albiste bada, horren inguruan akordioa lortzeko EH Bilduk, Errenteria Irabazizek, PSE-EEk eta EAJk izan duten “gaitasunak”, garrantzia handiagoa hartu du. Agintaldiaren hasieratik kontsentsua bilatu eta hondakinen bilketaren gaineko gatazka gainditzeko lanean aritu dela EAJ esan du Francok, “lan hori zein alderdien eta gobernu taldearen jarrerak erraztu du akordioa”. Herritarrak “aktiboki” inplikatzera deitu ditu hondakinen gaikako bilketa kanpainan, “ingurumenarentzat garrantzitsua delako eta erakunde gisa halakoak egitea dagokigulako”. Ildo beretik  mintzatu da Rodriguez, eta kanpaina eta birziklatze tasaren arrakasta herritarren parte hartze eta inplikazioaren araberakoa izango dela esan du: “Arduraz eta seriotasunarekin inplikatzera deitu nahi ditugu herritarrak. lan egin dugu akordio hau lortzeko, eta lan egiten jarraituko dugu arrakastatsua izan dadin eta ahalik eta gehien birziklatzeko”. Akordioaren oinarria ordenantza dela esan du Lemosek eta balorean jarri du alderdiek erakutsi duten malgutasuna akordiora heltzeko, “bat egin dugu helburu zehatz batekin. Birziklatu egin behar da eta hori da garrantzitsuena. Horretarako kanpaina indartsua bultzatuko dugu, eta herritar guztiak animatu nahi ditugu birziklatzera, merezi duelako”. Birziklatze tasan jauzia Hilaren 25ean, astelehena, komunikazio kanpaina berri bat hasiko du udalak, gaikako bilketa egiteko ezarriko den sistema berria  ezagutarazteko. Lehenengo eskutik, etxez etxe egingo du kanpaina hori bosgarren edukiontziaren sisteman parte hartu ez duten herritar guztiak bisitatzeko. 12.000 etxebizitza dira guztira. Bisita egingo duten pertsonek, identifikazio txartela eramango dute. Horretarako, lehenik eta behin oharra jarriko du bisitatuko dituen etxeen atarietan. Udalak sei asteetan zehar, orain arte bosgarren edukiontziaren sisteman parte hartu ez duten herritar guztiak bisitatuko ditu. Eñaut Gracia Herritarren Parte Hartze eta Komunikazio zinegotziak azaldu duenez,  herritarren kezkak argitu, indikazioak eman, eta kuboa, poltsak eta birziklatzeko gida emango dizkiete bizilagunei. Sistema berriarekin, errefusa jasotzeko erabiltzen diren edukiontziak itxita egongo diren grisengatik aldatuko dira. Horrenbestez, edukiontzi marroia zein grisa txartel berri bakarrarekin zabalduko dira. Txartelak, behin bisita guztiak amaituta bidaliko ditu udalak etxe guztietara, 17.000 denera. Urriaren hasieran izango da hori. Bien bitartean edukiontzi grisa eta marroia zabalik izango dira, txartela berria heldu arte. Bi edukiontziak 24 orduz zabaltzeko aukera izango da, astelehenetik igandera. Informaziorako etxola izango da Herriko plazan, bestalde, 26tik aurrera, herritarren zalantzak eta kezkak erantzun ahal izateko. hartutako neurri horiekin guztiekin errenteriar ekoaktiboen kopurua ugaritzea espero dutela esan du Graciak, “orain 8.000 ekoaktibo bagara, espero dugu kopuru hori handitzea. Udalari diru gehien kostatzen zaiona errefuxa zabortegietara bidaltzea da. Ongi eginda, aurreztutako dirua politika publikoetan inbertituko da”. Hobariak mantendu egingo ditu udalak. Kanpaina zein alderdi politiko guztien artean lortutako kontsentsuaren helburua hondakinen sailkatze eta birziklatze tasan gora egin eta Errenteria-Orereta herri osasuntsuagoa bilakatzea da.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.