Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Publifikazioaren aldeko apustua berretsi du udalak, langileen protesta artean

TAOko langileen mozioak ez zuen aurrera egin., Subrogazioa edo udalak beste externalizatutako beste zerbitzuetara bideratzea eskatzen zuten bertan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/09/27
TAO zerbitzuko langileen protesta atzoko plenoan.

TAO zerbitzuko langileen protesta atzoko plenoan.

Ohiko udalbatza egin zuten atzo. Zortzi puntu artzertzeko mahai gainean, baina TAOko langileek PSE-EE alderdiak babestuta aurkeztu zuten mozioak eraman zuen eztabaida denbora gehien. Ordu eta erdiz aritu ziren alderdiak, TAOko langileak zein ELA sindikatuko ordezkaria beren eskaera eta argudioak mahai gainean jartzen. Langileek, laneko arropa jantzita eta kaleratzeen kontrako pegatinak soinean, azaldu ziren pleno aretora. Ordu erdi aurretik elkarretaratzea egin zuten Herriko plazan, eta afixak ere eraman zituzten. 5.441 zenbakia zuten idatzia. Hori omen da beren kaleratzeen aurka jaso duten sinadura kopurua, eta kartoizko bi kutxetan eraman zituzten plenora. Dagoeneko publifikatuta dagoen garabiko zerbitzuko langileak ere izan ziren plenoan. Jarrerak, orain artekoak. ELA sindikatuko Jon Urkolak hitz egin zuen langileen izenean, eta munizipalizazioaren alde azaldu zen, “baina munizipalizazioak egiteko moduak eta moduak daude. Errenteriako Udalak aukeratu duen modua, orain arte zerbitzua eman duten langileekin ez kontatzea izan da. Munizipalizazioak bai, baina kaleratzerik gabe. Abenduaren 5ean, TAOko langileak kalera joango dira. Mozioaren bidez egitateak eskatzen dizkiogu udalari, ez borondatea. Bertan langileei lanpostua bermatzea eskatzen dugu, eta plenoari modu horretan eta filosofia horrekin onartzea eskatzen diogu”. Ez zuen aurrera egin mozioak. EH Bilduk eta Errenteria Irabazizek kontra bozkatu zuten eta PSE-EEk eta EAJk abstentzioaren alde egin zuten. Gobernu Taldeak gai beraren gaineko mozioa aurkeztu zuen. Azken horrek egin zuen aurrera EH Bildu eta Errenteria Irabaziz alderdien babesarekin.EAJ eta PSE-EEk, abstentzioaren alde egin zuten berriz ere. Gobernu taldeak, beste mozioa Errenteria Irabaziz alderdiko Jon Collarrek aurkeztu zuen mozioa. Kudeaketa publikorako espazioak irabaztearen alde egingo dutela bi alderdiek esan zuen Collarrek: “Apustu egin dugu herritarren beharrei erantzungo dioten kalitatezko zerbitzu publikoen alde. Zerbitzu publiko horiek, berdintasun, merito eta gaitasun printzipioak dituzte oinarri, baina argi dugu ez dugula inor utziko babesik gabe publifikaziorako bidean”.  Horren harira garabi zein TAO zerbitzuko langileei erantzuteko, udalak birkolokazio plana jarri duela mahai gainean nabarmendu zuen Collarrek. TAO eta garabi zerbiztuetako enpresen arduradunei “ardura legala” beregain hartzeko eta langileak berkolokatzeko eskatzen zuen mozioak beste puntuetako batean. Zerbitzua publifikatzeko gobernu taldeak aurkeztutako estrategia “akasgabekoa” dela esan zuen Maite Peñak, EAJren bozeramaileak, “zerbitzua publifikatuko da, lanpostuak sortuko dira eta udalatzain kopurua areagotu, udal errekurtsoak optimizatuko ditu. Orain artean zerbitzua eman duten langileak birkolokatzeko inbertsioa egingo du, bestalde. Estrategiaren atzean dagoena begiratu behar da eta hor ‘baina’ batzuk daude. Langileek prentsaren bidez jakin zuten TAO zerbitzua publifikatuko zela eta horrek talka egiten du langileen kolektiboarentzat  irtenbidea bilatzeko borondatearekin, are gehiago bere burua parte hartzailetzat duen gobernu taldearen kasuan”. Garabi eta TAO zerbitzuaren publifikazioaren atzean “alderdi interesak” izatea leporatu zion  gobernu taldeari Peñak. PSE-EEren izenean mintzatu zen Joseba Etxarte, eta mozioa sinatu zutela langileek eskubidea dutelako jakiteko zein aukera dituzten esan zuen, “abenduaren 5ean kalean geldituko direlako”.  Alderdi sozialistaren nahia,  langileak zein udala eseri  eta bi aldeentzako irtenbide egokia aurkitzea dela gaineratu zuen, “kasu honetan udalak beregain hartzea langile hauek eskatu dute, eta hori ezinezkoa da legalki, horregatik abstentzioa bozkatuko dugu, eta langileen aldean izango gara beti”. EH Bilduko Jaione Karrikirik, beste behin errepikatu zuen bere alderdiak zein gobernu taldeak emandako mezua, “gure apustua publifikazioaren aldekoa da, sistema eta zerbitzu publikoetan sinisten dugulako. Horiek, gainera, indartu egin behar dira herritar guztien interesen alde egiteko, herritarrekin konpromisoa hartu dugu, kontratu soziala eta betetzera goaz”. Birkolokazio plana, udalaren eskaintza Erabakiak ondorioak dituen jakitun direla erantsi zuen Karrikirik, “eta hasieratik saiatu gara horiek minimizatzen”. Ardura legala bi zerbitzuak kudeatu dituzten enpresak direla nabarmendu zuen, gainera, “haiei dagokie ardura horiek bete eta langileei konponbideak ematea. Urteetan etekin handiak atera dituzte”. Hala izanik ere, onartu zuen udalak “instituzio gisa” ardura moralak dituela langile horiekiko, “udal honek eta berau kudeatzen zutenek erabaki zutelako duela 25 urte zerbitzuak pribatizatzea, eta langileak ez dira horren arduradun”. Ardura moral horrek eraman dituela birkolokazio plana proposatzera esan zuen, eta hasieratik hura hobetu duela udalak ekarri zuen gogora, “hasierako pertsonako 12.000 euroak, 18.000 dira orain eta hiru urterako. Eta sinistuta gaude, birkolokazio plan horren bidez pertsona hauentzako iraupen luzeko lanpostu duinak lortuko ditugula”. Langileek egindako eskaerei erantzun zien azkenik Karrikirik. Langileen subrogazioa ezin duela udalak bere gain hartu, “ez legalki” eta ez “printzipio politikoengatik” ere azaldu zuen EH Bilduko ordezkariak, “aukera berdintasunaren printzipioa urratuko lukeelako. Aukeraketa prozesua gainditzea da funtzionario izateko modu bakarra. Externalizatutako udalaren beste zerbitzuetara bideratzea ere eskatu dute langileek. Aurreko arrazoia beragatik ezinezkoa da, berdintasun printzipioa, alegia”. Irtenbidea, gobernu taldeak proposatutako birkolokazio plana dela  esan zuen Karrikirik, eta dei egin zien alderi politiko guztiei eta eragile sindikal zein sozialei publifikazioaren eta horren ondorioen inguruko marko komuna adosteko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.