San Pedron ere bat egingo dute Kataluniarekin
Bozketa sinbolikoa egingo dute San Pedron igandean. Katalanei jarri zaizkien traba eta oztopo guztien aurrean, erabakitzeko eskubidea defendatzen duten bakarrak ez direla frogatuko du, San Pedroko Gure Esku Dagok.
- 12:00tan mural herrikoia. Nahi duenak muralean marraztu ala mezuak idazteko aukera izango du.
- 13:00etan bozketa sinbolikoa egingo dute, Kataluniarren erabakitzeko eskubidea babesteko.
- Bozketa bukatzerakoan argazki orokorra egingo dute, bozketan parte hartu duten guztiek.

