Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Babes osoa adierazi die Pasaiako EH Bilduk Rokandio eta Agirregabiriari

Bi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri die epaile batek

Hegoi Belategi
Pasaia
2017/10/03

EH Bilduko zinegotzi eta alkate ohiek babesa adierazi diete bi auziperatuei

Pasaiako udaletxean agerraldia egin zuten atzo EH Bilduko zinegotzi eta alkate ohiek, Amaia Agirregabiria eta Iker Rokandiori “elkartasun, maitasun eta babes osoa” adierazteko. Gehiegikeria iruditzen zaie epaileak bien kontra hartutako neurria, argi baitute “Amaiak eta Ikerrek zuzen jokatu zutela eta herritarren alde egin zutela, akats teknikoak aurkitu badaitezke ere”. Bi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri diete alkate eta udal langile ohiari, udaltzain batek jarritako salaketaren harira. 2013an izandako udaltzain eta herritar baten arteko liskarrak eragin du egoera. Hilabeteak aurrera egin ahala, tentsioak gora egin eta auziak bide penaletik jo zuen. Aukera hura bi aldeentzako kaltegarria zelakoan, alkateak herritarrarentzat zein udalarentzat onuragarria izan zitekeen irtenbidea topatzea agindu zuen. Gauzak horrela, udaltzainek epaitegian ez aurkezteko konpromisoa hartu zuten eta herritarrak salaketa atzera botatzeko. Udaltzainek ordea, adostutako dekretuari jaramonik egin ez eta udal idazkaria, letratua eta alkatea salatu zituzten epaitegian. Fiskalak bere egin zuen akusazioa eta honako delitu hauek egotzi dizkie Rokandio eta Agirregabiriari: prebarikazioa, justiziari traba egitea eta koakzioa. Udal idazkaria absolbitu zuten. Martxoan lehen epaia jakitera eman zen, urte bat baino gehiagoko espetxe zigorra, zazpi urteko gaitasungabetzea eta isun ekonomikoa ezarri zien epaileak. Udaltzainetako batek, epaia errekurritu zuen eta bigarren erabakiak  bi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri die. Espetxera joan beharko dute beraz, azken epaiak ez baitu errekurtsorik onartzen. Pasaiako EH Bilduko kideek, auzi honek eragindako egoera bidegabea gaitzetsi dute. Babesa eskainiko diete biei, argi dutelako herriaren interesen alde egin zutela. “Nabarmendu nahi dugu alkateak eta letraduak ondo jokatu zutela, proportzionaltasun printzipioa oinarri hartuta, konponbide arduratsu bat bilatzeko” adierazi zuten EH Bilduko ordezkariek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.