Zazpi hilabete beteko dira bihar Errenteria-Oreretako lau gazte atxilotu zituztela Iruñean. Elkarretaratzea egingo dute 19:00etan Herriko plazan.
Hilaren 11n mobilizatzeko deia luzatu zuten sindikatuek joan den ostiraleko agerraldian.
Zazpi hilabete beteko dira bihar Errenteria-Oreretako lau gazte atxilotu zituztela Iruñean. Hiru espetxeratuta daude eta laugarrena aske utzi zuten adintxikikoa zelako. Orain arte hilabetero egin duen bezala, elkarretaratzea deitu du gazte horien guraso eta lagunek osatzen duten Etorkizunaren alde plataformak. Biharko elkarretaratzeak babes berezia jasoko du gainera, Oarso-Bidasoko ELA, LAB, ESK, Steilas, CGT eta CCOO sindikatuek babestu dutelako. Ostiralean
agerraldia egin zuten sindikatu horietako ordezkariek, eta gazteei babes osoa adieraztearekin batera, biharko elkarretaratzean parte hartzera deitu zituzten herritar guztiak.
Biharko elkarretaratzean bi eskaera nagusiak plazaratuko dituzte beste behin ere bildutakoek, Iruñean gertatutakoak ez daitezela terrorismotzat jo eta gazteak behin behinean askatzea.
Elkarretaratzea 19:00etan izango da Herriko plazan.