Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Leihatila bakarreko zerbitzua hurbilago

Udalaren arreta leihatila bakarrean egiteko bidean urrats berria egin du udalak. Izan ere Zu! Zure Udala herritarrak artatzeko gunea egokitzeko lanak hasiko ditu udalak astelehenean.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/10/11
Gracia eta Karrikiri gaurko agerraldian.

Gracia eta Karrikiri gaurko agerraldian.

Udalaren arreta leihatila bakarrean egiteko bidean urrats berria egin du udalak. Izan ere Zu! Zure Udala arreta zerbitzua egokitzeko lanak hasiko ditu udalak astelehenean. Horren berri eman dute Jaione Karrikiri alkateordeak eta Eñaut Gracia Informazioaren Gizartea eta Parte Hartze zinegotziak gaur goizean egin duten agerraldian. Egokitzeko lanek bi hilabete eta erdi iraungo dute. beheko solairu osoaren egokitzapena egingo dute eta lanak amaitzen direnean arreta zerbitzua beheko solairu guztian emango zaiela herritarrei azaldu du Graciak, “gaur egun ezagutzen dugun espazioan zein diru bilketa eta errenta dagoen lekuan”. Astelehenean hasiko dira lanak errentak eta diru bilketa egiten duten espazioan, eta bien bitartean udal sarreran emango dituzte zerbitzu horiek eta arreta. Lana horiek amaituta, gaur egungo arreta egiten den espazioa birmoldatuko da eta diru bilketa eta errenta eremuan emango dute zerbitzua. “Herritarrak administrazioaren erdigunean” jarri nahi dituela udalak erantsi du Graciak, “horregatik aritu gara aldatzen tramiteak, barne funtzionamendua eta arreta emateko modua ere aldatu egingo da. Orain modu batera egiten da, egoki, baina uste dugu hori ere hobetu daitekeela eta horregatik landuko dugu espazioa”. Espazioarekin batera, arreta ordutegia ere moldatuko du Errenteriako Udalak, “udal moderno eta hurbila” sortzeko. 2018ko urtarriletik, Zu! Zure Udala zerbitzua martxan jartzen duenetik 07:30etatik 15:00ak arte egunero, eta astearte eta ostegunetan 07:30etik 20:00ak arte izango da zabalik. Ordutegi berriarekin “herritarren beharretara” moldatu nahi dutela azaldu du Graciak, “jende askok lan egiten du bulego ordutegiarekin eta ezinezkoa du bestela udalera etortzea”. Zerbitzu berriarekin jauzi kualitatiboa emango du udalak herritarrei arreta emateko moduan Graciaren hitzetan, “besteak beste, tramite guztietan formatutako zortzi pertsonek emango dute arreta. Horrekin batera espazio fisikoa ere moldatuko da, herritarra eserita eta modu eroso eta pertsonalizatuan artatzeko. Gainera bi espazio pribatu ere izango dira, delikatuak diren gaiak modu diskretuagoan lantzeko”. Aldaketa guztiek helburu bakarra dutela gaineratu du, “herritarra udalera etortzen denean puntu bakar batean artatua izatea, tramite guztien gainean profesional bakarrak bidera dezan. Paperak izatea mugitzen direnak, eta ez herritarrak”. Plan estrategikoa Udalaren berrantolaketa Errenteria 2025 Plan Estrategikoaren barruan kokatu du Karrikirik: ” Lan ildoetako bat ongi komunikatutako herri bat sortzea zen. Erronka horrek, udalak herritarrekin erlazionatzeko darabilen antolaketa eredua eta sistema telematikoa birpentsatzea suposatzen zuen, eta hausnarketa horretatik sortu zen herritarren arreta zerbitzu integral bat abian jartzeko beharra”. ZU! zerbitzua 2018ko urtarrilean bihurtuko du errealitate udalak, baina aurretik lan handia egin behar izan du. Karrikirik emandako datuen arabera, 2015etik ari da barne lanetan udala, egun egin daitezken 200 tramitetik gora banan bana errebisatzen, “horiek sinplifikatzen, espediente elektronikoa txertatzen, eta beharrezko azpiegitura teknologikoak ezartzen ZU! zerbitzua martxan jartzeko”. Obren zatirik ikusgarrienari ekingo dio udalak astelehenean Herritarren Arreta Zerbitzua eraginkor, erabilgarri eta erakargarri egiteko herritarrentzat: “Horretarako espazio irisgarria, diafano eta atsegina sortuko da. Udalera tramitea egitera doan edozein herritar eroso sentiaraziko duen espazio bat”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.