Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Asteartean estreinatuko dute 'Pasaiako Badia' dokumentala

1984ko martxoaren 19an Pasaian jazotako gertaerak ditu oinarri dokumentalak, Komando Autonomoko kideak hil zituztenekoak.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/10/19

Iruñean estreinatuko dute dokumentala, Pasaian, azaroaren 11n ikus ahal izango da.

Asteartean (hilak 24) estreinatuko da Pasaiako segada oinarri duen dokumentala. Irun?eko Golem Baiona zinema aretoan da zita,  20:00etan. Dokumentalaren estreinaldian, Pasaiako segadan hildakoen senideak, dokumentala garatu duen lan talde teknikoa, elkarrizketatuak eta ordezkari instituzionalak izango dira. Crowdfunding kanpainan parte hartu zutenei  lehentasuna eman diete estreinaldirako sarrerak erreserbatzeko orduan eta  200 eserleku erreserbatuta daude jada; hala ere, beste 100 sarrera libre daude oraindik. Estreinaldirako eserleku bat erreserbatu nahi duenak, nahikoa du, izen-abizenak eta zenbat eserleku nahi dituen zehaztuz mezu bat idaztea. Estreinaldiren ondoren, dokumentala Euskal Herriko hainbat zinema aretotan ikusteko aukera izango da. Garrantzia berezia izango dute, estreinaldiaz gain, Azpeitia eta Pasai Donibaneko emanaldiek. Azpeitian urriaren 26, 29 eta 30ean izango dira emanaldiak, Soreasu antzokian, eta Donibanen, azaroaren 11n, Juanma Berasategi aretoan. Segada gogoan 1984ko martxoaren 19an Pasaian jazotako gertaerak ditu oinarri dokumentalak. Pasaiako badian poliziak Jose Mari Izura, Rafa Delas, Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart hil zituen egun hartan. Gorpuek, guztira, 113 bala-zulo zituzten. Dokumentalean, hildakoen senideek parte hartu dute, baita Joseba Merino eta Rosa Jimeno ere, gertaeren lekuko zuzenek. Horrez gain, Pasaiako herritarren testigantzak bildu dituzte eta baita Santi Gonzalez eta Miguel Castells abokatuen adierazpenak ere. Carlos Garaikoetxea, Paco Etxeberria, Fernando Orgambides (El Paiseko kazetaria ohia), eta Enrique Villareal “El Drogas” hitz egin dute ere dokumentalean. Egileek iragarri dutenez, dokumentalak “ikerketa lana, zehaztasuna eta sakontasuna” ditu oinarri, eta thiller-a eta drama uztartzen dituela zehaztu dute, “irudi gogorrak eta momentu intimo eta sentikorrak barnebilduz”. Dokumentalak Berria egunkariaren eta Gogora Institutuaren babesa du.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.