Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Mozio bidez eskatuko dute Donibaneko saneamendua

Eguzki Talde Ekologistak eta barrutiko hainbat eragilek lanak berehala hastea eta finantzazioa bermatzea exijituko dute.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/10/25

Eguzkik ur zikinen proiektua aurrera atertzea eskatzen du aspalditik.

Pasai Donibanek oraindik ez du saneamendu sarerik, eta Eguzki Talde Ekologistak eta barrutiko beste hainbat eragilek mozio bidez eskatuko dute gaiari lehenbailehen hel diezaioten. Hilaren 20n erregistratu dute udalean mozioa. Salatu dutenez, mozioaren bidez eskatuko diote udalari “esplizituki eskatzeko saneamenduko lanen finantzazioaren arduradunak diren erakundeei, lanak 2018an has ditzatela, eta konpromisoa har dezatela, 2018. eta 2019. ekitaldietan, aipatutako saneamendua egiteko beharrezkoa den zenbatekoa bideratzeko”.
Eguzkik gogorarazi duenez, “erakundeek sei urte baino gehiago daramatzate lan horiek atzeratzen”, nahiz eta Europako Zuzentaraua (91/271/CEE Zuzentaraua) betetzen ez dutela jakin.  “Asko hitz egiten dute badia bere onera ekartzeari buruz, baina badia benetan biziberritzeko, itsasora zuzenean isurtzen diren ur zikinak bideratu behar dira lehenik eta behin”, kexatu dira. Pasai Donibaneko saneamenduak adostasun instituzionala, politikoa eta soziala lortu du hasieratik baina lanak ez dituzte egiten. Eguzkik dio ingurumen arazo bat dela eta ezin dela gehiago itxaron. “Ez da nahikoa  bainua debekatzea (debeku hau ez baita betetzen). Pozoitzen ari gara kutsatutako arrantzarekin eta infekzio-iturri diren ur zikinek botatzen duten usainarekin”, ohartarazi dute. Eguzkiren arabera “mozio hau azken aukera da egiaztatzeko finantzazioaren arduradunak diren erakundeek lan horiek egiteko konpromiso irmoa” dutela, eta ez “Donibaneko bizilagunen aldarrikapenak isilarazteko estrategia bat”.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.