Iruñeko martxoaren 11ko istiluen harira, orotara 21 dira auzipetuak. Herriko Plazan egin zuten elkarretaratzea atzo arratsean.
Atzo elkarretaratzea egin zuten Herriko Plazan.
Martxoaren 11n Iruñean egin zen manifestazioa eta gero izandako istiluen harira, hamabi gazte zeuden deituta atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera. Beste bost gazte ere auzipetu dituzte, baina adingabeak direnez, ez ziren joan Madrilera epailearen aurrera.
Auzitegi Nazionalean deklaratu ostean, aske utzi zituzten hamabiak, eta
BERRIAk argitaratu duenez Lamelak oraindik ez du zehaztu zer leporatzen dien. Errenteria-Oreretan elkarretaratzea egin zuten atzo Herriko plazan gazte horiei elkartasuna adierazteko.
Iruñeko gertakari horiengatik Oreretako beste lau gazte atxilotu zituzten, eta horietako hiru (adinean nagusi direnak) espetxean daude. Hortaz, gertakari horien harira, momentuz, 21 gazte daude auzipetuta.