Aiton-amonek erakutsi diete barrutiko txikienei beren haurtzaroan nola ospatzen zuten arimen gaua.
Donibanen, aiton-amonek erakutsi diete txikiei nola ospatzen zuten arimen gaua.
Domu Santu Eguna da gaur, eta atzo herri askotan ospatu zuten Gau Beltza. Donibanen, aurten, gero eta kutsu kontsumistagoa duen festatik ihes egin nahian, garai bateko ohituretara gerturatzeko saiakera egin dute lehenbizikoz. Horretarako, barrutiko aiton-amonengana jo dute, beren haurtzaroan Domu Santu guztien bezpera nola ospatzen zuten erakuts zezaten. Eta hala egin zuten, tailer praktiko baten bidez, biblioteka berrian, barrutiko txikienen eta haien gurasoen begiradapean. Baratzetatik kalabazak ekarri, hustu, moztu, argiztatu… eta nola ez, haurrak ospakizunerako propio makilatu eta itxuraldatu.
Ondoren, gainera, heriotza ardatz duen ospakizun honen bueltan sakontzeko luxuzko aukera izan zuten bibliotekan bildu ziren helduek. Kafe tertulia bat izan zen tailerraren osagarri, Hugoenean lanean ari den Colm Ó Ceallacháin idazlearekin. Hizlari irlandarrak, sustrai zelta duen ospakizun honen inguruan jardun zuen mahiaren buletan bildutakoekin.