Bart hil da Iñaki Zipitria Urkizu lezoarra. Euskaltzalea, euskalgintzaren bultzatzailea, aski ezaguna zen herrian. EHEren sortzaileetakoa izan zen.
Iñaki Zipitria Urkizu.
Bart hil da Iñaki Zipitria Urkizu lezoarra. Euskara, euskalgintza ardatz izan zuen bere bizitzaren zatirik handienean. Horren seinale da Euskal Herrian Euskaraz (EHE) erakundearen sorreraren partaide izan zela, Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiaren hastapenetan asko lan egindakoa izan zela, edo Euskal Kulturaren Batzarreak (EKB) egindakoetan partaide izan zela.
Herrian eta herrigintzan lan asko egindakoa, gehienetan euskararen eta euskal kulturaren ikuspegitik. Lezoko Udaleko zinegotzi izan zenean ere (HB alderdiarekin, 1987-1991 agintaldian), Lezon euskarak bere tokia berreskura zezan gogor lan egindakoa. Ezaguna oso herrian, azken urteetan atzera pausoa emana zuen bere ekintzailetzan.
Ideia askokoa, ideien eta asmoen eztabaida zalea, ekintzailea, herrian oso ezaguna… Garai bateko Gipuzkoako Aurrezki Kutxan lanean, —Kutxabank ondorenean— han ere euskarak tokia irabazteko lan egindakoa.
Jose Luis Alvarez Enparantza
Txillardegi-rekin hartu-eman handia izandakoa izan zen. Hala,
Euskal gizartearen azterketa matematikoa liburua (1984) Zipitriaren etxean, Lezoko Donibane kalean, idatzi zuen donostiarrak.