Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lekuonak bidea jarraituko du

Ordenantza fiskalen hasierako onespena babestu du plenoak EH Bildu, Errenteria Irabaziz eta PSE-EEren aldeko botoekin. Alderdi sozialista eta gobernu taldea adostasunera heldu dira eta hondakinen gaineko zerga izoztu dute.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/11/02
Lekuonaren proiektu berria babesten duea esan du PSE-EEk.

Lekuonako lanak 2018ko urtarrilean hasiko dituzte berriro.

2016ko ekainetik geldituta ziren lanak datorren urtarrilean hasita, Lekuonak bere bidea jarraituko du. 2014. urtean aurreikusitako erabilera aldatuta jarraituko du bidea udalaren plan estrategikoaren barruan berebiziko garrantzia duen proiektuak, asteartean plenoak obren bigarren faseari ekitea aho batez onartuta. Julen Mendoza alkateak,  Lekuona Udal Fabrika Kulturalaren ibilbidearen gaineko laburpena egin zuen. Horren harira gogora ekarri zuen 2014an hitzarmena sinatu zuela udalak foru aldundiarekin, “orduko proiektuaren %54 eginda dago une honetan”. 2016ko ekainean, berriz, lanak gelditu egin zituzten lanak egiten ari zen enpresarekin izandako arazo baten harira. Mendozak nabarmendu zuen, une hartan hasi zirela proiektuaren gaineko eztabaidak aldundiarekin, “eta joan den abenduan erabilera aldaketarako hitzarmena sinatu genuen”. Lekuonarako 2013an diseinatutako proiektua herria eraldatzeko “estrategikoa” zela esan zuen  Mendozak: “oso garrantzitsua zen eraldaketa planteatzen zuen sorkuntzan egoera ekonomiko estrukturalari erantzuteko”. Egungo proiektua hasierakoa izan gabe ere, alternatiba ekonomikoarekin bat egiten duela esan zuen alkateak eta eraikin kulturala izatetik harago joan behar duela erantsi zuen, “herri honen kultura ikonoa izaten jarraitu behar du, ilusioa eragiten duen proiektua”.  Urtarrilean hasiko dira berriz ere Lekuonako lanak, eta Mendozak 2018ko abendurako amaituta egotea aurreikusi du dena ondo bidean. Proiketua orain herritarrei zabaltzea dagokiola udalari esan zuen Jon Collar Errenteria Irabazizeko bozeramaileak eta Kultura zinegotziak, “eragileekin eta herritarrekin adostu behar dugu espazio hori parte hartzearen bidez, eta orain hori da hurrengo urratsa”. EAJko Maite Peñak hasierako proiektua bidean gelditu izanak  zapore gazi-gozoa utzi diela aitortu zuen, “galdutako aukera dela uste dugu. Halere, gaur egungo proiektua babesten jarraituko dugu”. Ordenantza fiskalei, argi berdea Ordenantza fiskalen hasierako onarpena ere landu zuen plenoak. Puntu horrek aurrera egin zuen Gobernu taldea osatzen duten EH Bildu eta Errenteria Irabazizek alderdi sozialistak aurkeztutako emendakin transakzionala onartu eta gero. PSE-EEk hondakinen bilketaren gaineko zerga izoztea eskatu zuen, Gobernu taldeak %2ko igoera proposatu zuen artean. Alderdi sozialistaren proposamena onartuta, aldaketa hori eginda, aurrera egin zuen ordenantza fiskalen behin behineko proposamenak, PSE-EE, Errenteria Irabaziz eta EH Bilduren zinegotzien aldeko botoekin. EAJk kontra egin zuen. Zergak eta tasak izoztea proposatu zuen azken horrek. EAJk egindako proposamenaren arabera, udalak 230.000 euro gutxiago bilduko lituzkeela azaldu zuen Jon Txasko Ogasun zinegotziak, “gobernu taldearen proposamenarekin %0,13 igoko da sarrera kopurua”. Tasa eta zergen izoztea eskatzeko krisi testuingurua argudiatu dute EAJk eta PSE-EEk. Krisi testuingurua onartuta, horregatik proposatu dituela gobernu taldeak hainbat tasa eta zerga izoztea azaldu zuen Txaskok eta datuak eman: “Azken urteetan genuen gaitasuna %44,7koa zen eta gaur egun dugun diru bilketarako gaitasun propioa %40koa da. Ondorioz,  kanpotik etortzen diren laguntzen menpekotasun handiagoa dugu”. Mendozak “argi gorria” piztua dutela gaineratu zuen, “udalak ezin du kanpotik etorriko denaren menpe egon. Oreka bilatu dugu beti, baita orain ere zerbitzu publikoen kostua eta kalitatea bermatzeko. Gizarte zerbitzuei, behar handien dutenei erantzun behar die udalak”. EAJk bere proposamenean, gainera, organikoa bereizten duten herritarrentzat auzokonposta egiten dutenei emandako hobari bera eskatu zuen. %25eko hobaria dute organikoa bereizten dutenek, eta %30eko hobaria, auzokonposta egiten duten herritarrek. Horri ere erantzun zion Mendozak: “Ez dute lan bera egiten batzuek zein besteek. Organikoa bereizten dutenek poltsa edukiontzira jaitsi, txartelarekin zabaldu eta bota egiten dute. Auzokonposta egiten duten herritarrek berriz, ardura eta lan handiagoa dute egiteko. Bildutakoa nahastu egin behar izaten dute, prozesua jarraitu, denbora bat eskaini, ez da beraz justua hobari bera ematea. Egia da herritar guztiek ez dutela auzokonposta egiteko aukerarik, baina halako eskaerarik ere ez dago. Izango balitz aztertu beharko genuke nola erantzun denei, baina ez da kasua”. Zu! Zure udala Zu! Zure Udala Errenteriako Arreta zerbitzua arautzen duen udal ordenantzaren hasierako onarpenari baiezkoa eman zieten alderdi guztiek. ZU! zerbitzua 2018ko urtarrilean bihurtuko du errealitate udalak, baina aurretik lan handia egin behar izan du.  2015etik ari da barne lanetan udala, egun egin daitezken 200 tramitetik gora banan bana errebisatzen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.