Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Espainiako Auzitegi Gorenak atez ateko sistema duten udalerrien alde egin du

San Marko Mankomunitateko 2014ko aurrekontua bertan behera utzi du, hondakinak atez ate biltzen zutenei zerbitzua kobratzea legez kanpokoa dela ebatsita.

olatz mitxelena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2017/11/07
EH Bildu, hondakinak

Hernaniko alkate Luis Intxauspe eta Oiartzungo zinegotzi Eneritz Arbelaitz.

Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du San Marko Mankomunitateko 2014. urteko aurrekontua. Arrazoia eman die, honenbestez, Hernani, Usurbil, Lezo, Astigarraga eta Pasaiako udalei, hondakinak atez ate biltzen zuten udalerriei hondakinak jasotzeko zerbitzua ezin zaiela kobratu ebatsita. Gaur eman dute epaia baloratzeko prentsaurrekoa, Hernaniko, Oiartzungo eta Usurbilgo EH Bilduko hautetsiek (Oiartzungo udalak helegitea jarria du norabide berean, eta erantzunaren zain dago) Donostian, San Marko Mankomunitateak duen egoitzan. Ez dira han izan Pasaia, Lezo, eta Astigarragako udaletako ordezkariak, epaiak haiei ere eragiten dien arren, tartean gobernu aldaketak egon direlako, eta hondakinak atez ate biltzeko sistema bertan behera utzi duteko. Usurbilgo alkate Xabier Arregik jakinarazi duenez, hala ere, aipatutako udalerrietako agintariek bazuten gaurko prentsaurrekoaren berri, eta bertaratzeko gonbidapena helarazi dietela jakinarazi dute baita ere, nahiz eta erantzunik ez duten jaso. Pozteko moduko epaia Ebazpenaren berri  Hernaniko alkate Luis Intxauspek eman du eta helegitea zergatik jarri zuten gogoratu du. Intxausperen arabera, Mankomunitatearen irizpideak “zigorra” suposatzen dute atez atekoa martxan duten udalerrientzat: “Birziklatze tasa handiena genuen udalerriak ari ginen ordaintzen, hondakinak bereizteko ahalegin txikiena egiten ari ziren beste udalerrien zerbitzuak”, gogoratu du. Oiartzungo zinegotzi Eneritz Arbelaitzek eman ditu garaiko testuinguru politikoaren gaineko xehetasun gehiago: “2014ean PSE-EEko Denis Itxaso zen mankomunitateko buru, EAJ, PSE-EE eta PPk egindako akordioari esker”, eta gogoratu du atez ateko sistema martxan zuten sei udalerriei mankomunitateari ordaindu beharreko tarifa “nabarmen zamatu” zitzaiela garai hartan, hondakinen bilketa baliabide propioekin egin arren, mankomunitateko gainontzeko udalerrietako gastuak denon artean ordaintzen zituztelako. Epai gehiagoren zain Espainiako Auzitegi Gorenaren epai honen atzetik, norabide bereko beste hainbat etor daitezkeela ohartarazi dute gaurko agerraldian, Hernanik, Oiartzunek eta Usurbilek mankomunitateko 2015, 2016 eta 2017ko aurrekontuak ere errekurrituta dituztelako. Usurbilgo alkate Xabier Arregik adierazi duenez, edonola ere, aurrera begira jarri eta adostasunak lortzea da orain beren helburua, eta zentzu horretan gaur bertan mankomunitatearen zuzendaritzari bilera eskatu diotela iragarri du, “sententziaren exekuzioa adostu, eta 2018ko aurrekontua adosteko”. Arregiren arabera, mankomunitatearen “tasa tarifak eta ekarpenak ezartzeko irizpideak berraztertu eta egokitu” behar dira, eta beren ustez gakoa zer den argitu du: “Praktika onak saritu nahi ote diren edo ez; Gaikako bilketa eta birziklatzea saritu nahi diren edo ez”. Zentzu horretan, Hernani, Usurbil eta Oiartzungo udaletako jarrera argia dela iragarri du: “Herritarren praktika onak saritu behar dira eta txarrak zamatu, eta irizpide horrek gidatu beharko luke San Markoren aurrekontua”. EH Bilduren kalkuluen arabera, ondoko kantitateak dira, epaiaren arabera, kaltetutako udalerriei itzuli beharreko gainkostuak:
  • Hernani: 114.000 euro
  • Pasaia: 93.000
  • Oiartzun: 60.000
  • Lezo: 25.000
  • Astigarraga: 30.000
  • Usurbil: 3.000
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.