Gaixotasun baten ondorioz hil da, 75 urte zituen. Haurtzaro Atletismo Taldearen sortzaileetakoa izan zen 1984an. Ordutik bertan izan da lanean.
Sanroma (ezkerreko bizarduna) Haurtzaroko kideekin.
Atzo hil zen Periko Sanroma Azkordobeitia oiartzuarra, 75 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz. Atletismoan aski ezaguna zen, bai Oiartzunen zein Gipuzkoan. Izan ere, 1984 urtean, Alvaro Agirre, Jose Ramon Oiartzabal eta Bixente Artolarekin batera Haurtzaro Atletismo Taldearen sortzaile izan zen. Biharko (ostirala) 13:30ak arte izango da haren gorpua Oiartzungo beilatokian.
Haurtzaroko taldea laukote batek sortu arren, Sanroma zen egun bertan jarraitzen zuen bakarra. Herriko kirolaren alde lan egindako 33 urteetan 600dik gora kirolarik bat egin zuten entrenatzailearen metodoekin eta irribarrearekin. Konpetizioetan ere aski ezaguna zen haren egiteko, eta besteak beste, Gipuzkoako federazioaren saria jaso zuen 2002an. Aurten, martxoan, Oiartzungo Kirol Saria eman zioten egindako lanagatik. Hark egindako lanaren ondorioz, Hautzaron hasitako hainbat atletak goi mailan lehiatzeko aukera izan dute.
Samina eragin du atletismoan Sanromaren heriotzak. Besteren artean, Haurtzaro Atletismo Taldeak eta Gipuzkoako?Atletismo Federazioak doluminak adierazi dizkiete senideei.