Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Benito Lertxundi Ipar Euskal Herriko ikastolen alde arituko da

Abenduaren 22an izango da eta Ipar Euskal Herriko ikastolak, zehazki, Biriatu, Hendaia, Urruña eta Ziburukoa laguntzeko antolatu du Orereta Ikastolak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/11/09
Luzatu ESku(h)ara iniziatibaren aurkezpena.

Luzatu Esku(h)ara iniziatibaren aurkezpena.

27 urte geroago, Benito Lertxundi abeslari oriotarra Errenteria-Oreretan izango da berriz ere oholtza gainean kantari. Abenduaren 22an izango da eta Ipar Euskal Herriko ikastolak, zehazki,  Biriatu, Hendaia, Urruña eta Ziburukoa laguntzeko antolatu du Orereta Ikastolak. Gaur goizean egin dute agerraldia Anartz Muxika Orereta Ikastolaren zuzendariak, Xabi Andonegi Ziburuko Ikastolako gurasoak, Ttittof Haraboure Biraiatuko Ikastolaren Lehendakariak, Fredo Onchalo Urruñako Ikastolako gurasoak, Mikel Iglesia Hendaiako Ikastolako gurasoak, eta Sara Zozaya eta Gratxina Lertxundi Gure Bazterrak Musika promotorako kideek. Iniziatibak hainbat berezitasun izango dituela esan du Muxikak, kontzertua bi ordutik gorakoa izango da, baina helburuari erreparatu dio Orereta Ikastolako zuzendariak, “Zubiak eraikiz iniziatibaren barruan, Ipar Euskal Herriko Ikastolak laguntzeko antolatu dugu”. 21 euroan salduko dituzte sarrerak, 1.500 guztira, eta horietako bakoitzetik 10 euro Biriatuko, Hendaiako, Urruñako eta Ziburuko ikastolak laguntzeko erabiliko dute. Luzatu Esku(h)ara izen hori jarri diote iniziatibari: “Euskara eta eskua lotu nahi izan ditugu lelo honetan; euskararen alde eskua luzatzeko unea delako. Eta eskua hara, Ipar Euskal Herrira luzatu nahi dugulako. Kontzertuarekin “ekarpena bikoitza” egin nahi du Orereta Ikastolak: “Ipar Euskal Herriko ikastolek arazo ekonomiko handiak dituzte, eta gure babesa eskaini nahi diegu, haien proiektua eta gurea proiektu bera direlako, haiei lagunduta gure burua ere laguntzen dugulako, Euskal Herri euskalduna eraikitzeko”. Bestalde, Errenteriari ere egin nahi dio ekarpena ikastolak, “ezinbestekoa delako lana egiten dugun komunitatean parte hartzea”. Galtzarabordako kiroldegiak hartuko du emanaldia izatetik harago joan nahi duen Benito Lertxundiren ekitaldia. Ez dute erronka makala hura betetzea eta Hendaia, Ziburu, Urruña eta Biriatuko ikastolentzat beharrezkoa den sustengua eta laguntza lortzea. Horren harira, eskerrak eman dizkiete hezkuntza komunitatea osatzen duten kideei, “beraien lan boluntarioari esker lortuko dugulako hau ere aurrera ateratzea”. Herritarrei ere dei egin die Muxikak, “kiroldegia bete behar dugu abenduaren 22an, gozatzen dugun bitartean Ipar Euskal herriko ikastolak laguntzeko”. Laguntzarik gabe, bizirautea zaila Seaskak, Ipar Euskal herriko Ikastolen Elkarteak 3.500 ikasle inguru eskolaratu dituela esan du  Onchalok, “euskararen berreskuratzea oso eragile garrantzitsua da, garrantzitsuena”. Zenbakien beste aldean beharrak daudela esan du eta Urruñako Ikastolan azken egunetan berogailuarekin izan dutela arazoa, ” ez dugu hura aldatzeko dirurik. Gurasoen militantziari esker gauza asko lortu dira, baina hegoaldetik jasotzen dugun laguntzarik gabe ez litzateke posible izango”. Elkartasuna izugarria dela nabarmendu du Urruñako ikastolako gurasoak, “baina edozein momentuan erabaki politiko batek gure sistema kolokan jartzea du”. Haranbourek Seaska duela 30 urte martxan jarri zutenetik hamarnaka ikastola sortu direla nabarmendu du. Biriatuko ikastolaren lehendakaria da bera, eta egoera zailean dauden ikastolen eredu dela gaineratu du. “Frantziako Estatutik laguntza ofizialik ez da, gurearen kasuan ez da inongo laguntza publikorik. Seaskaren elkartasun badugu, baina ez da aski”. Etorkizuna ziurgabea dute, nahiz eta geroz eta guraso gehiagok bat egin ikastolarekin. Engaiatzera deitu ditu herritarrak euskararen alde, “herri bat hizkuntza bat leloa egi bihurtzeko”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.