Europako Giza Eskubideen Auzitegira joko dute orain.
Dokumentalaren egileak, senideen bozeramailearekin, Juanba Berasategi kulturgunean.
Larunbatean iragarri zuten hildakoen senideek hil honetan bertan Estrasburgora jotzeko asmoa, Donibanen,
Pasaiako Badia dokumentala eman ondoren.
Lepo bete zen larunbatean Juanba Berasategi kulturgunea. 1984ko martxoaren 22an Pasaiako badian jazotako gertaerak oinarri dituen dokumentala eman zuten bertan eta
Bixi-Bixi elkarteak dokumentalaren estreinaldiaren testuinguruan egun osoko egitaraua antolatu zuen.
Segadan hildako Dionisio Aizpuru
Kurro, Pedro Mari Isart
Pelitxo, Rafael Delas
Txapas eta Jose Maria Isidro Izura
Peluren senitartekoek goizetik izan ziren Pasaian. Dokumentala bukatuta jakinarazi zuten senideek Espainiako Auzitegi Nazionalean aurkeztutako
babes helegitea atzera bota dutela, eta auziko herri akusazioak aurreikusita zuen bezala Europako Giza Eskubideen Auzitegira joko dutela. “Denak ez gaituzte berdin tratatzen”, salatu zuten senideek, eta gertatu zena argitu arte ez dutela etsitzeko asmorik berretsi zuten.
Dokumentalaren egileek, bere aldetik,
lana gertatu zena gizarteratzeko helburuz ondu dutela eta dokumentala ahalik eta gehien zabaltzeko lana egingo dutela agindu zuten.