Kanpainan parte hartuko duten eragile guztien ordezkariak, aurkezpenean.
Pasaia osorik bizitzeko. Hala dio Pasaian Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian aurkeztu duten sentsibilizazio kanpainak. Pasaiako Euskararen Aholku Batzordetik sortu da, eta haur eta nerabeen eskola orduz kanpoko jarduerak euskaraz izateko beharrari erantzun nahi dio.
Atzo iluntzean aurkeztu zuten, Trintxerpeko alkateordetzan, eta han izan ziren kanpainan parte hartuko duten eragile guztien ordezkariak, besteak beste, ikastetxeak, merkatariak, elkarteak, eta guraso elkarteak. Guztiek nabarmendu zuten aisialdian euskara bermatzeak duen garrantzia, norbere ikuspegitik eta lan esparrutik, eta kanpainaren nondik norakoak azaldu zituzten.
Kanpainak urtebete iraungo du eta jarduera asko aurreikusi dituzte. Besteak beste, gurasoentzako eta hezitzaileentzako Euslider saioak antolatuko dituztela iragarri zuten. Gurasoak eta hezitzaileak ahalduntzea da helburua, eta estrategiak erakustea, norbere esparrutik eragin dezan.
Horrez gain, eta beti ere gaztetxoen euskara ohituretan eragin asmoz, urtarriletik aurrera entrenamenduetara haientzako erreferente diren pertsonak gonbidatuko dituztela iragarri zuten.
Gurasoek eta hezitzaileek egingo duten lan horri jarraipena eman asmoz, azkenik, elkarteetako zuzendaritzek gutxieneko konpromisoak adostu, finkatu eta publiko egingo dituztela iragarri zuten. Ekainean agertuko dira jendaurrera horiek iragartzera.
Bukatzeko, igandean Antxon egingo den aurkezpen festara biltzeko deialdia egin zuten. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da igandean, eta kanpaina herritarren aurrean aurkezteko baliatuko dute data. 12:00etan da zita, zumardian ateri badago eta Ibaiondon euria egingo balu. Haurrek zitarako propio landu duten dantzaldia zuzenean aurkeztu zuten baita ere.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.