Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Berdin izan eta sentiarazteko

Aniztasun funtzionala duten haur eta gaztetxoak teknologia berreitan murgiltzen ditu Mindy programak, hura zabaldu eta babes alortu nahian ari dira.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/12/01

Mindy programan parte hartzen duten haur eta gaztetxoak hezitzaileekin.

Gutuna idatzi, eta hainbat komunikabidetara bidali zuten. Errenterian lantzen duten Mindy programa zabaltzea, ezagutaraztea eta hura garatzen jarraitzeko laguntzak biltzea dute helburu. 10 eta 16 urte arteko bost haur eta gazte daude gutunaren atzean: Ane Asensio, Peru Errementeria, Oskar Cazorla, Hugo Narciso eta Maddi Laka. Bostek dute arauz kanpoko funtzionaltasuna. Mindara Dibertsitate Funtzionala duten Pertsonak Artatzeko Gipuzkoako Elkarteak martxan jarritako Mindy programan bat egin dute guztiek, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak hurbiletik ezagutu eta etorkizunean erabiltzeko, eguneroko bizimoduan zein lan munduan. Pozik eta irribarretsu heldu dira saiora eskolatik irten berritan. Asteartero ordu eta erdiz aritzen dira teknologia berrien mundua arakatzen, Errenteriako Olibet kaleko 6. zenbakian. Errementeriak aitortu du “oso ondo” pasatzen dutela saioan, eta baiezko keinua egin dute gainontzekoek. “Gauza asko ikasten ari gara; bideoak egiten eta sareratzen, adibidez”. Urtarrilean bi urte beteko dituen programaren garrantzia nabarmendu dute Erika Martinezek, Mindarako idazkariak eta koordinatzaileak, eta Usoa Martinez Larraburuk eta Iñigo Galak, saioko hezitzaileek. Irakaslea eta pedagogoa da Martinez, eta informatikaria Gala: “Beharrezkoak dira halako programak, normalean ez direlako inon eskaintzen. Ikastetxeetan badute eskola kirolen programa, baina beharra duen haurrari edo gazteari ez diote jartzen pertsonarik errefortzurako”. Azaldu dutenez, normalean pertsona bat aritzen da hamabost haurrekin, eta horietako batek Downen sindromea baldin badauka, laguntza handiagoa behar izaten du horrek. “Gehienetan, ordea, ez da eskaintzen babes hori”. Hain zuzen ere, horretarako sortu zuten Mindara elkartea. Sorreratik, arauz kanpoko funtzionaltasuna duten haur, gazte eta helduei erantzuteko hamaika proiekturi ekin zien elkarteak. Mindy da bat, baina igeriketa, kirol egokitua, psikomotrizitatea, musikoterapia… beste hainbat gauza ere eskaintzen ditu. Eskolaz kanpoko ekintza horiek normal gauzatzeko aukera ematea da helburua, “ume guztiek bezala, aukera izan dezaten”. Bi urteotan programaren garapena “nabarmena” izan dela azpimarratu du Galak. “Ordenagailua aisialdirako tresna gisa erabiltzen zuten gehienek hasieran, jolasteko; bestelako erabilera batzuk ere badituela ikasten ari gara, eta horiek etorkizunean erabilgarriak izan daitezkeela. Aukera bat gehiago eman nahi diegu”. Arauz kanpoko funtzionaltasuna duten haur eta gazte horien kasuan “psikomotrizitate fina” landu beharra nabarmendu du Martinez Larraburuk. “Hasieran asko kostatzen zitzaien idaztea, baina asko aurreratu dugu horretan ere. Bloga sortu genuen [Mindaratxu], eta ikastaroan egindakoak biltzen dituzte hor”. Youtubeko kanala ere sortu dute, eta baita Instagram ere. Hezkuntza demokratikoa Ikasketa prozesuan haurrak eta gazteak dira protagonistak. “Ez daukagu programa itxi bat; euren behar eta gustuen arabera antolatzen dugu”. Hezkuntza demokratikoa oinarri hartuta aritzen dela gaineratu du Martinez Larraburuk. “Taldeak ez dira mailaka banatzen; tailer itxurakoak dira saioak, dinamikoak. Proiektuka egiten dute lan, taldeka, eta eurek bideratuta. Tresnak ematen dizkiegu guk, eta eurek egiten dute bidea; atzean gelditzen gara gu”. Elkarteak esaldi batekin definitu du bere proiektua eta espazioa: “Pertsona ezberdinak berdinak diren lekua da Mindara”. Normaltasuna dute helburu, eta, koordinatzailearen hitzetan, horretarako “berebiziko garrantzia” dauka arauz kanpoko funtzionaltasuna duten haurrak eta halakorik ez daukatenak elkarrekin aritzeak: “Hemen ez dira elkartzen Downen sindromea edo garun paralisia duten haurrak soilik, arauz kanpoko funtzionaltasuna dutenak baizik. Ekintzetan, guztiak elkarrengana biltzea da gure helburua”. Horri begira, Indar programa daukate martxan. Aisialdi edo formazio ekintza bat antolatzen dute hilabete bakoitzeko larunbat batean. “Elkargunea da, haurrak biltzeko espazioa eta ekintza; denak elkarrekin aritzeko tokia. Haurrek elkarrekin bizi dute denak ezberdinak garela, denok ditugula gaitasun ezberdinak. Oso garrantzitsua da normaltasun horretara iristeko elkarrekin aritzea”. Finean, ezberdintasunean, denak berdin izan eta sentitzea da helburua. Arauz kanpoko funtzionaltasuna duten haurrentzat oso garrantzitsua da Mindararen eskaintza, baina baita familientzat ere. Argi utzi dute bi hezitzaileek eta koordinatzaileak, “beren seme-alabek gainontzeko haurrek egiten dutena egiteko aukera dutelako, normal-normal”. Erakundeen eta hainbat enpresa pribaturen laguntza jasotzen du elkarteak. “Inoiz ez da nahikoa, ordea”. Horrenbestez, lagundu nahi dutenek  posta elektronikora mezua bidali edo 943 34 57 19 telefono zenbakira dei dezakete: “Ekonomikoki edo esperientziaren berri emanda lagundu daiteke. Norbaitek bideo edizioa egiten badu eta irakasteko prest baldin bada, adibidez, besoak zabalik hartuko dugu”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.