Euskarak merezi ditu ondoan Mikel Ugalde eta Kuadrillategi egitasmoa bezalakoak. Atzo, Oarsoarrak sariak eman zizkieten bete egin zen Niessenen.
Ugalde eta Kuadrillategiko kideak, sariak eskuan.
Mikel Ugalde eta Kuadrillategi merezi ditu euskarak. Euskara hobea da horiekin. Euskarak irabazi du haien presentziarekin.
Oarsoarrak Euskararen Sariak jaso zituzten Ugaldek eta gazteen hizkuntza ohituretan eragiteko egitasmoak. Errenteriako Niessen kulturguneko areto nagusia ia bete egin zen.
Ugaldek, euskaltzale eta ekintzaile errenteriarrak eskerrak eman zizkion Oarsoaldeko Euskara Batzordeari —lau udalek dute ordezkaritza bertan, atzoko ekitaldian izan ziren horien ordezkariak—, nahiz Oarsoarrak Sarien epaimahaiari, bihotzez, norbanakoen saria hari emateagatik. Euskalgintzan lana, euskararen aldekoa, talde lana, elkarlanean egin beharrekoa dela esan zuen bere hizketaldiaren mamian, “nik egin dudan apur hori jende askori zor diot, bereziki, nire emazte Pilartxori”. Talde lanaren adibide gisara Hibaikaren emakumeek Euskadiko Txapelketa irabazi zutenekoa jarri zuen, “euskarari dagokionez ere jende askoren inplikazioa behar da”.
Saria Karlos Ibargurenek eman zioen, iazko saridunak.
Julen Castillo oiartzuarrak jaso zuen Kuadrillategiko kideen izenean —lau herrietako Kuadrillategiko ordezkariak izan ziren Niessenen— saria. Bere hizketaldian laburragoa izan zen: “Eskerrik asko bihotzez. Gora Kuadrillategi eta gora Oiartzun!”.
Gala
Ia bete zen Niessen aretoa. Naroa Iturri eta Joxe Juan Ugalde kazetariek aurkeztutako galara, herritarrez gain, ordezkari politikoak izan ziren, tartean Pasaia, Lezo eta Oiartzungo zinegotziak, Jexux Leonet Oiartzungo alkatea, edo Ioritz Aizpuru Oarsoaldeko Euskara Batzordeko burua egun.
Ordezkari politikoen izenean, Garazi Lopez Etxezarreta Errenteriako Udaleko Euskara arloko zinegotziak aipatu zuen euskarari prestigioa emateko sariek, urte osoko lana dakartela atzetik, nabarmenduz euskara erabiltzeko dela. 2018ko efemeride bat nabarmendu zuen Lopez Etxezarretak: 50 urte beteko ditu euskara batuak. Sarien helburuen berri ere eman zuen.
Jexux Leonet Oiartzungo alkateak ere hartu zuen hitza. Euskarak eremu guztietan egon behar dela nabarmentzeaz gain, horren aldeko lanerako tresna ahalik eta gehien izan behar direla adierazi zuen.
Gala Arkaitz Oiartzabal
Xamoa eta Maialen Akizu bertsolariek hasi zuten. Bukatu, ordea, Beatriz Egizabalen umorezko agerraldiak.
Ondokoak, galako hainbat argazki dira.