Gaur eguerdian aurkeztu dute Oiartzunen Elkartasun Lasterketa.
Izena eman daiteke jada Oiartzunen urtero presoen alde antolatzen duten Elkartasun Lasterketan.
Gaur aurkeztu dute Oiartzunen Elkartasun Lasterketa. Hilaren 31n izango da, 11:00etan helduentzat eta 10:30ean haurrentzat.
Ibilbidea 6’5 kilometrokoa izango da, eta inskripzioak 8 euro balio du hilaren 25a baino lehen eginez gero, eta 15 euro azken egunera arte itxaroten dutenentzat.
Amazkarren eta Elorsoro kiroldegian eman daiteke izena, baina baita
Internetez ere. Haurren izen-ematea egunean bertan egingo da.
Opariak izango dira parte hartzaile guztientzat.
0 km-ren alde
Euskal Preso Politikoen aldeko lasterketa da Oiartzungoa. Antolatzaileek gaurko aurkezpenean esan dutenez, “egungo espetxe politikak urratzen dituen Giza Eskubideen urraketen zerrenda amaigabea da”. Bereziki larria deritzote “113 haur eta nerabek euren gurasoen ondoan hezteko duten eskubide galera edo eta HIESA duen Ibon Iparragirre presoa espetxean hiltzen uzteko hautua”. Horrez gain dispertsioa salatu eta konponbidean urratsak ematearen alde agertu dira.
“Kezka horiei guztiei erantzungo die abenduaren 31n antolatu dugun herri lasterketak”, adierazi dute, eta herritarrak parte hartzera deitu: “Zure pausuak beharrezkoak direlako, eta zure ahalegin eta kilometroek presoak etxera bidean jartzeko urratsak ekarriko dituztelako, zatoz Oiartzunen hasi eta Bilbon urtarrilaren 13an jarraipena izango duen aldarrikapenera”.