Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak aisialdian euskararen eskaintza indartzeko helburuz landu duen kanpaina aurkeztu du.
Dantzatzen ospatu dute Euskararen Eguna Pasai Antxon.
Pasaia Osorik Bizitzeko kanpaina aurkeztu dute Antxon. Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna baliatu zuen Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak kanpaina aurkezteko, festa giroan.
Musikaren erritmoan hasi eta bukatu zuten ekitaldia, herriko dantza taldeek egunerako propio landutako koreografia dantzatuz zumardira bildutako haur, gazte eta gurasoekin batera. Eta bi dantza emanaldiren artean kanpainaren bultzatzaileek hartu zuten hitza, oholtza gainetik
kanpainaren nondik norakoak azaltzeko.
Erabileran eragin asmoz, aisialdian euskararen erabilera sendotu nahi duen urtebeteko kanpaina landu du Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak. Udala, ikastetxeak, gurasoak, eta aisialdi eta kirol elkarteak, denak elkartu dira kanpainan, indarrak batu eta norbere lan esparrutik eragin asmoz.