Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bertsolarien BEC-eko finalera, Mazedonia Fruitbol-ekin

Mazedonia Fruitbol taldeko kideek Tiñelun jarri dituzte salgai bidairako tiketak. BECerako sarrera bakoitzak bere kabuz eskuratu behar du.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2017/12/06
mazedonia2

Mazedonia Fruitboleko kideak, ekaineko futbito txapelketarako eratu zuten taldeetako batean.

Hilaren 17an, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC), Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko finala jokoan izango da. Lezon autobusa antolatu dute bertara joateko, Mazedonia Fruitbol taldeak zehazki. Autobusean izena emateko zerrenda Tiñelun dago. Bidaia goiz-goizean hasiko dute. Izan ere, hilaren 17ko goizean hasiko da finala. Hortaz, Lezotik irteera 07:15ean (Ijurkotik) egingo dutela zehaztu dute taldekideek. Adi: BECerako sarrerak ez dituzte salgai taldekoek, bakoitzak bere kabuz lortu behar ditu. Lezoarrek egin dutena izan da BECera joateko baliabide bat eskaini. Helburu bikoitzarekin. Lehen helburua, bistakoa: nahi duen orok, autoa aparte utzita, bertsolaritzaren festara joateko aukera izatea. Bigarrena, taldeari eragiten diona: azken bi urteetan ekaineko Imanol Artola futbito oroitaldian parte hartu du Mazedonia Fruitbolek; hasieran talde batekin, aurten birekin. Hain handia da taldea lortzen ari den atxikimendua, lezoar gehiagok osatu nahi dituztela taldeak haien babespean. Baina kamisetak behar. Hortaz, elastikoak erosteko izango da BECeko bidaiatik atera dezaketen diru etekina. Bi urte dira lezoar talde bat bildu zela, askotariko adin, sexu eta girokoak. Euren asmoa zen Imanol Artola oroitaldiari ekarpen propioa egitea, elkartasun-kirol jarduera horri lehiakortasunetik haragoko zentzua ematea. Talde mistoak sortu zituzten, futbolaz gozatzeko beste era bat badagoela nabarmen utziz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.