Suhiltzaileak eta ertzainak berehala agertu dira, interbentzioa egitera; alarma faltsua izan da
14:00ak baino lehen hasi da ustezko sutea, etxebizitza batean.
Kea ateratzen hasi da Erdiko Kaleko etxebizitza batean, 14:00ak baino minutu batzuk lehenago. Suhiltzaileak, ertzainak eta udaltzainak berehala agertu dira, eta lanean hasi dira ustezko sutea itzaltzeko.
Sutea zirudiena (suhiltzaile kamioi andana hurbildu da) azkenean alarma faltsua izan da. Intsentsuaren kea besterik ez da izan. Eskerrak.